Haur hezkuntza

Etapan zehar, ematen diren ikaskuntzen bitartez, ikasleak honako gaitasun hauek Ianduko ditu:

 

  • Norbere gorputza gero eta gehiago ezagutu eta kontrolatu, bere buruaren irudi positiboa eta identitate sexuala garatzeko.

 

  • Ohiko jardueretan gero eta autonomia gehiagoz aritu, segurtasun afektiboa lortzen joanez eta bere buruarekin ekimen eta konfiantza garatuz.

 

  • Giza harremanak gero eta esparru zabalagoan ezarri, norbere interesak, ikuspuntuak eta ekarpenak gainerakoenekin progresiboki erlazionatuz.

 

  • Nagusiekin eta bere adinekoekiko harremanetan aritu, sentiberatasuna erakutsiz, ezberdintasunak errespetatuz eta lankidetza jarrerak garatuz.

 

  • Hurbilen dagoen ingurunea jakin nahiaz eta arretaz behatu eta aztertu.

 

  • Inguruneko kultura ezagutu eta berarenganako begirunea,interesa eta parte hartzea garatu.

 

  • Bizi, ezagutu edo asmatutako zenbait alde erreal gogoratu, antzeztu eta jokuen bidez adierazi.

 

  • Ahozko lengoaia erabili eguneroko komunikazio egoera ezberdinetan, ulertzeko eta besteek uler gaitzaten, norbere ideiak, sentimenduak, esperientziak eta nahiak adierazi, esan nahiak egin, norbere portaera arautu eta besteengan eragin.

 

  • Guztion eskuetan dauden baliabideen bidez adierazpena aberastu.