Agenda

A A A O O L I
 
 
 
 
 
1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
 
 
 
 
 
 
  • Aurten ere, Larramendi ikastolak EA21 aren inguruan Mungiako udaletxeak antolatutako Udal Foroan parte hartu du. Bertan, gure ikasleek ingurugiroarekin hartzen dituzten konpromesuak eta udaletxeari egiten dizkiogun eskariak aurkeztu genituen.

    Argazkiak Multimedia---> Argazkiak--> Udal Foroa bildumaren barruan ikus ditzakezue

  • Gaur, asteazkena 20, Gasteizen, XXIII.Jardunaldi Pedagogikoak ari dira burutzen, "Etengabean ikasten" lelopean. Larramendi Ikastola be parte hartzen ari da.

  • Gaur Inauteriak ospatu ditugu ikastolan. Hona hemen argazkiak

  • Matrikulazio ofizialerako, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ezartzen dituen arauak eta epeak jarraitzen ditugu.

    Urte guztian zehar hartzen ditugu seme-alabak Ikastolan sartzeko interesa dituzten familien datuak, edozein mailatakoak izanda ere.

    Jarri zaitez gurekin harremanetan ondokoen bidez:

     E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.

    Ikastola bisitatzera gonbidatzen zaituztegu, gure instalazioak eta proiektua hurbilagotik ezagutu ditzazuen. Bisitaldi honek ez du inolako konpromisorik suposatzen matrikulazioari begira.

  • Gure 5.mailako ikasleak Gabon kantak abesten izan genituen pasa den larunbatean Mungian. Gabonak berotzen joateko giro aproposa eskeini ziguten. 

    Jai zoriontsuak izan ditzazuen opa deutsuegu Larramendi Ikastolatik. Ikusi bideoa hemen

  •  2.D  DBHko ikasleak Sukarrietako Haur Egoitzan izango dira urtarrilaren 19tik 22ra (Zinema Astea BBKrekin). Jardunaldiaren  argazki bidezko jarraipen txiki bat egin ahal izango duzue. Horretara Blog bat sortu dugu. Bloga ikusi

  • Asteburu honetan familia talde handi batek Auzolan-akanpada egin du ikastolan. Hobetze lan piloa egin dute, gure ikastola beste pixka bat hobetu dutelarik. Bihotz bihotzez eskerrik beroenak kooperatiba espiritua mantentzeagatik!

     

    Bideoa ikusi

  • EHIK BAT EGIN DU LARUNBAT HONETAKO KALEJIREKIN

    Ikastolen Elkarteak bat egin du Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean ‘Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki! LOMCEri ez! Inposaketei ez!’ lelopean larunbat honetarako (urriak 11) antolatu diren kalejirekin, eta dei egiten die ikastolen komunitateari, hezkuntza eragileei eta, oro har, gizarte osoari deialdi horietan parte hartzera.

    Behin eta berriro agertu gara hezkuntza eragileok LOMCEren aurka. Legea izateko bidea urratzen hasi zenetik dihardugu, eta, orain, dagoeneko lege dela eta zenbait puntu indarrean dituela, herri gisa erantzun sendoak emateko premia biderkatu egin dela deritzogu, bai legearen aurka azaltzeko, eta baita lege hori hemen aplikatu ez dadin neurri eraginkorrak eskatzeko ere.

    Baina harago joan behar dugula ere argi daukagu. Kontua ez baita LOMCE eta horren antzeko mehatxuei aurre egitea bakarrik, horrek LOMCEren aurreko eskenatokira itzultzea ekarriko bailiguke; baizik eta halakoen aurka eta Espainiatik nahiz Frantziatik letorkigukeen ezein inposaketaren aurka defenditu ahal izateko hezkuntza sistema propiorantz urratsak egitea.

    Ikastolok argi daukagu: bide propioa jorratu beharra daukagu, euskal gizartearen eta hezkuntza sistemaren kohesioa nahi dugu, ikuspegi integrala bultzatu, eta ikasle eta ikastetxe guztien hezkuntza maila hobetu, horrela ulertzen baitugu bikaintasuna, kalitatez eta berdintasunez jantzia.

    Egungo testuinguruan, ordea, berariazko marko normatibo bat eta Hezkuntza Legea, hezkuntza alternatiba eta aldaketa baten giltza iruditzen zaizkigu; bide propioa eta hezkuntza hobekuntzaren ezinbesteko baliabide, euskarri eta adierazpen garbiak.

  • Lehen hezkuntzako 2. mailakoak Basondon izan gara animaliak ikusten. Asko ezagutzen genituen, baina beste asko ez dira egunero ikusten ditugun hoietakoak. Hori bai, zein baino zein politagoa! Gainera, batzuk eskuetan izateko aukera izan dugu. Gurasoei galdetu beharko diegu ea uzten diguten holakorik izaten etxean! 

     

     

  • Maiatzaren 10ean Kirol Eguna ospatu genuen ikastolan. Antolatutako ekintzetan Haur eta Lehen Hezkuntzakoek hartu zuten parte.

    Egun honetako argazkiak ARGAZKI BILDUMA---> LARRAMENDI IKASTOLAKO ALBUMA---> KIROL EGUNA 2013 karpetan dituzue eskuragarri.

     

     

     

  • Pasa den ostiralean Santa Ageda bezpera ospatu zen ikastolan. Lehen hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleak gainera, Mungiako kaleetatik ere ibili ziren kantuz. 

    Indarrak berreskuratzeko, Udaletxean txokolate bero goxoa prestatu ziguten. Argazkiak hemen

  • Zer da FamiliaEskola

    “Ez dago heziketa-arrakastarik erlazio arin eta eraikitzailerik ez duten eskola eta familiarik gabe” J.A. Marina

    FamiliaEskola gure seme-alaben garapen integralean parte hartzen duten agente guztien  parte-hartzearekin eraikitzen denaren uste osotik jaiotzen da, eta parte-hartze horretan, zelan ez, familia dago.  Familia eta eskola gure seme-alaben garapena ematen den testuinguru nagusiak dira, bertatik heziketa-baliabide nagusiak hartzen dituztelarik. Ezberdinak dira, bakoitzak bere hezkuntza-proiektua duelarik, baina batak bestea osotu behar du haurra ondo hezteko. Testuinguru bien arteko erlazio egokia bermatzen bada haurra hazteko egoera onean aurkituko da.

    FamiliaEskola habi bat da, hegaz egiten ikas dezakegun lekua. Guraso, haur eta gazte, aitona-amona, osaba-izeba, lehengusu-lehengusin, profesional eta Larramendi Ikastolako heziketa-komunitateko kide guzti guztiek euren jakinmina eta interesa jarraituz garatu ahal izango dugun lekua, ikastun bakoitzak bere bidea aurkitu behar dugun lekua, ikastea eta bizitzea gauza ezberdinak ez diren lekua.

    Gure topaketa lekua da, non, hezkuntza-giroan, kanpoko presio gabeko inguru lasai batean eta alkarrekin gozatuz geure buruak ezagutzeko eta gauza berriak aurkitzeko aukera izango dugun lekua. Elkarrekiko errespetuan oinarritutako giroa izatea nahi dugu, baita konfiantzan eta gainerakoetatik eta gainerakoekin ikasteko ahalmenean oinarritutakoa, helduak zein umeak izanik.

    Gure habia ondo pentsatutako lekua da, gure konpetentziak eta gaitasunak garatzeko motibazioa aurkitzeko eraikia eta egokituta. Habia gutariko bakoitzaren beharrizanetara moldatzeko etengabeko egokitzapenean dago, horregatik jarduera bakoitza ezberdina da, nahiz eta oso serio landutako egiturazko gida profesionala mantendu.

    Proposamen honen ideia gure zalantzak eta esperientziak partekatzeko konfiantzazko espazioa eta laguntza eskaintzea da, edota urtean zehar eskaintzen diren tailerretan parte hartzea, FamiliaEskolan bera osotzen duten pertsonei euren interesekoak izan daitezkeen eta eguneroko bizitzan aplikatu daitezkeen hezkuntza-gaiei buruzko informazioa eta formazioa eskainiz. Horretarako tailerrak, ikastaroak, mahai borobilak, elkarrizketak, ... burutuko dira. Landuko ditugun gaiak guztion arduretatik irtengo dira eta heziketa-komunitatea osotzen dugun guztion artean landuko ditugu.

  • Lehen hezkuntzako 4.mailako ikasleak aste honetan Udaletxea bisitatzeko aukera izan dugu. Ikasten ari garen gaiarekin bat datorrela aprobetxatuz, Mungia herriaren historia, udaletxearen egitura eta "Plenoak" ospatzen diren gela ezagutu ahal izan ditugu. Alkate andrea ezagutu eta galdera mordoa egin dizkiogu, baita berak denak erantzun ere!

    Ederto pasa dugu. ESKERRIK ASKO UDALETXEA!

  • LHko 2.mailakoak espazioa eta bere ezaugarriak ikusten ari direla aprobetxatuz, Planetarium mugikorra izan dugu ikastolan. Planetak, izarrak, kostelazioak, eta beste gorputz batzuk ikusteko aukera izan dugu bertan LH2 eta LH5. mailako ikasleok. Asko ikasteko aukera paregabea izan da!!! 

     

    Argazki batzuk hemen

  • GAUR, EKAINAK 3, KIROL EGUNA OSPATU DUGU IKASTOLAN. "EUSKAL PELOTA" ARDATZ HARTUTA, HH ETA LE-KO IKASLE GUZTIEK OSO ONDO PASATU DUGU JOLAS EZBERDINAK EGITEN! ARGAZKIAK HEMEN

  • Haur Hezkuntzako ikasleok ere gogoz parte hartu genuen Ibilaldi txikian. Eta zenbat disfrutatu gainera!!! Baina iganderako beroketa besterik ez da izan; igandean ikusiko dugu berriz alkar! #eguneroalkarregaz

    Argazkiak ikusteko hemen.

  • Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean egindako agerraldiarekin hasiera eman zaio 'Nafarroako Erriberako uzta euskarari puzka' kanpainaren hirugarren ekitaldiari. Gaur hasi eta bi astetan, Euskal Herri osoan Nafarroako Erriberako nekazaritzaren produktuekin osatutako otarrak salgai egongo dira, eta abenduko lehenbiziko astean banatuko dira.

    Jakina den moduan, Errigora ekimenak sustatutako kanpaina honetan bildutako dirua Erriberako nekazarientzat joango da, eta irabaziak, berriz, eskualde horretako euskalgintzara. Zehazki, aurten Biana, Lodosa eta Tutera ikastolen aldeko Hegoa proiektuari, Erriberako AEKri eta Sortzen elkartearen Hamarratz proiektuari laguntzeko erabiliko dira irabaziak.

    Martin Ugalde Kultur Parkeko agerraldian parte hartu dute kanpainaren sustatzaileek -Errigora, Ikastolen Elkartea, AEK, Sortzen eta Zazapiak Bat-, Nafarroako Erriberako nekazaritza produktuen ekoizleek eta aurtengo kanpainako irabaziak zuzenduko zaizkien eragileek.

    Ikastolaz ikastola, euskaltegiz euskaltegi, ahoz aho, kanpaina ezagutarazteko unea da.

    Kanpaina abiarazteko espota ere aurkeztu dute. Hementxe SAKATU

  • Pasa den maiatzaren 25ean 4.DBHko ikaskee¡ok Arteche enpresa bisitatzeko aukera izan genuen. 

    Bertan enpresaren nondik-norakoak azaldu dizkigute eta Mungia mailan duen garrantziaz ohartu ere. Ikasleok, mundu mailan dagoen ultratentsioko laborategi garrantzitsuena, bertatik bertara ikusteko aukera izan genuen.
     
    MILA ESKER ARTECHE!!!!​
     
     
    Eguneko argazkiak ikusteko egin klik hemen.
  • Apirilaren 5ean batxilergoko 1. mailako ikasleak Zugaztieta ingurura hurbildu ziren funikularrak Larreinetan utzi ostean.

    Meatzaritza gune honetan gizakiak paisaian eragindako aldaketak, meatzarien lan- eta bizi-baldintzak eta Zugaztieta auzoaren historia gertutik ikusi eta hobeto ulertzeko aukera izan zuten.

     

    Argazki gehiago ikusteko klikatu hemen.

  • ELKARBIZITZA EREDU BERRI BATERAKO PEDAGOGIA

    GIZA ESKUBIDEAK, ETORKIZUNERAKO PARADIGMA. Badira urte batzuk ikastola taldean elkarbizitzari buruzko gogoeta egin, oinarrizko txostena adostu eta konpromisoari eutsiaz gaia bere zentroan landu zuenetik. Hori testuinguru sozial eta politiko jakin batean gertatu zen. Gaur egunekoa, zorionez, ordukoa baino hobea da. Berez, 180 graduko bira eman du egoerak. Itxaropen berri bat, ilusio berri bat sortu da euskal gizartean. Orain, egoera berriaren ezaugarrietara egokitzeari ekin beharra dago. Horixe da, hain justu, Jardunaldi hauetan egin nahi dena. Gogoeta sakonari eutsi berriro ere, orduko zutabeak egunean jartzeko.

    Zaharretik berrira, paradigma baten bueltan harilkatu nahi genuke ehuna: zer egin behar dugu etorkizunean, iraganekoa berriro gerta ez dadin. Beste modu batez esanda: zein ezaugarri beharko luke etorkizuneko elkarbizitza-ereduak iragana berriro gerta ez dadin? Jakina, paradigma honen erantzuna politikaren eremuan dago nagusiki, baina denon ekarpena da beharrezkoa eraldaketa gerta dadin? Guri hezkuntzaren alorra dagokigu, hortik egin nahi dugu gure ekarpen espezifikoa.

    Eta hezkuntzatik, eskolatik, pedagogiaren eremutik, ba al daukagu erantzunik galdera paradigmatiko horrentzat? Bai, badaukagu. Erantzuna berbera da orain eta lehen. Orain ozenago. Giza eskubideak dira, gure ustez, elkarbizitza-eredu berrirako oinarria, bere tamaina eta izaera integralean hartuta.

    Konbentzimendu honetatik abiatuta ausartu gara, atrebentzia ez bada, gaiari adarretatik oratu eta aurtengo Jardunaldi Pedagogikoetara ekartzen. Ea gogoeta emankorraren helburua lortzen dugun. Horretarako dei zintzoa eta era berean ilusionatua egiten dugu.
     

     

  • LARRAMENDI IKASTOLA KIROL TALDEAK bere kudeaketaren autoebazioa eta hobekuntza plana garatu ondoren, 3K- kirol erakundeen kudeaketa hobetzeko proiektuan GORENEKO MAILA lortu zuen pasadan azaroaren 14an Gazteizen. ZORIONAK !!!

    Argazki gehiago

  • Lehen hezkuntzako ikasleak eta DBH eta Batxilergoko zenbait ikaslek Mungian, beste ikastetxe guztiekin batera, korrika txikian parte hartu zuten.

  • 3.mailako ikasleak Mungia ezagutzen aritu gara gai honetan. Horretarako, hainbat ekintza desberdin burutu ditugu. Mungiako auzoak ezagutzeko txangoa egin dugu. Mungiari buruz ikasitakoa lehenengo mailako ikasleei azaldu diegu eta eurekin Mungiako argazkien puzzleak osatu ditugu. Horretaz gain, Mungiako udaletxea ezagutzeko eta bere alkatearekin, Ager Izagirrerekin, elkarrizketa bat izateko aukera ere izan dugu.

     Argazki gehiago hemen

  • Aste honetako beroari aurre egiteko, Haur eskolan ur jolasak egin ditugu. Bainu jantzia, ur pistolak, ortozik belartzan, elkar bustitzen... primeran pasatu dugu! Jantokian izozkiak ere eman dizkigute.  Hurregoan gehiago!

    Nahi al duzu ikusi zein ondo ibili garen? Klikatu hemen.

  •   SEASKA

     Helbidea: Forum zentroa
                     10 Andre Emlinger plaza
                      64100 Baiona
     Telefonoa: 00 33-(0)559 524924
     Faxa: 05 59 528887
     E-posta: seaska@ikastola.net

     Webgunea: www.seaska.net 

      BAIGORRIko AMA Ikastola - Baigorri

     Helbidea: Izarra
                      64430 Baigorri
     Telefonoa: 05 59 374892

     E-posta: ikastola.baigorri@orange.fr

     Webgunea: www.blogak.com/baigorri
      GARAZIko Ikastola - Donibane Garazi

     Helbidea: Larreko Eiheraldea 
                      64220 D. Garazi
     Telefonoa: 05 59 372754

     E-posta: ikastola.garazi@wanadoo.fr 

      AMIKUZEko Ikastola - Donapaleu

     Helbidea: Zaldi xuri auzoa
                      64120 Donapaleu
     Telefonoa: 05 59 658301

     E-posta: ikastola.amikuze@wanadoo.fr 

      MANEX ERDOZAINZI ETXART KOLEGIOA Ikastola - Lartzabale

     Helbidea: XXXXX
                     
     Telefonoa: 05 59 XXX

     E-posta: kolegioa@meek.fr 

      OZTIBARREko Ikastola - Lartzabale

     Helbidea: 64120 Lartzabale 
     Telefonoa: 05 59 378640

     E-posta: oztibarrekoaikastola@wanadoo.fr 

     Webgunea: pagatxa.mundua.com/ikastola
      ORTZAIZEko Ikastola - Ortzaize

     Helbidea: Labordainia
                      64780 Ortzaize
     Telefonoa: 05 59 377205

     E-posta: ortzaizeko.ikastola@wanadoo.fr 

     Webgunea: www.ortzaizeko-ikastola.net
  • Kaixo, aspaldiko:

             Urteak eta urteak igaro dira Larramendi Ikastolan ikasi genduanetik, eta beharrizanak edo halako “grina” berezi batek jota, aspaldiko ikasle batzuk pentsatu dogu ordua dala Ikasle Ohien Sare bat sortzeko.       

    Zergatik orain? Pisuzko arrazoi bi daukaguz aurten: batetik, ikastolaren 50. urteurrena ospatzen da, eta, bestetik, IBILALDIA 2017 daukagu esku artean. Eta hori nahikoa izango ez balitz, alkar ikusteko gogoa daukagu, beste barik. Zuk ez? Gainera, denborak asko aldatu diren arren, uste dogu ekarpen positiboak emoteko lekuan eta unean gagozala, gure bizi-esperientzia edo orain arteko eskarmentua kontuan hartuta.

    Ekarpenak ze arlotan ? Ba, esaterako, ikastolak euskal-kulturaren dinamizatzaile moduan zeukan zeregina berreskuratzen, Mungialdeko bizimoduan daukan presentzia areagotzen, ikasle ohien loturak mantentzen, networking-a osatzen, kontaktu profesionalak elkar banatzeko edo ikasleei irtenbide profesionalen eta lan-munduaren inguruko informazioa emoteko..., eta, azken batean, ikastolako komunitatearen parte izaten jarraitzeko.

    Sarea osatzen gabiz eta hona hemen zure izena emoteko aukera: Izena emoteko inprimakia 

    Bestalde, emailez komunikatu nahi baduzu hona helbidea: ikasleohiak@larramendi-ikastola.net

    Laster arte,

    Larramendi Ikastolako Ikasle Ohiak

     

     

  • Ekainaren 14an Ikastolako Jaia ospatuko dugu. Hona hemen egitaraua

  • 2.DBHko A eta B taldeko ikasleak Sukarrietako Haur Egoitzan izango dira maiatzaren 2tik 5ra (Jagon Programa BBKrekin). Egonaldiaren  argazki bidezko jarraipen txiki bat egin ahal izango duzue. Horretarako Blog bat sortu dugu. Ikusi blog-a hemen

  • OTSAILAK 28an, Inauteriak ospatuko ditugu Ikastolan.

  • Haur hezkuntza

    • Etengabeko ebaluazioa.
    • Ez daukate azterketarik.
    • Idatzizko txosten bi eta gurasoekin elkarrizketa zuzena (bat gabonetan eta bestea ekainean)

    Lehen hezkuntza

    • Etengabeko ebaluazioa hiru hiruhilabetetan banatuta.
    • Hiru informe idatziz (bat hiruhilabeteko)

    Nota-informeak bidaltzeko egunak

    • 1. Hiruhilekoa : abenduak 18
    • 2. Hiruhilekoa: martxoak 18
    • 3. Hiruhilekoa: ekainak 21

    Bigarren hezkuntza

    • 1. Hiruhilekoa: azaroak 19, 20, 23,24, 25, 26, 27,28
    • 2. Hiruhilekoa: otsailak 19,22,23,24,25,26,27
    • 3. Hiruhilekoa: maiatzak 27,30,31 eta ekainak 1,2,3,4
    • Orokorrak: ekainak 9,10,13, 14, 15,16
    • Aparteko orokorrak: ekainak 20,21,22

    Batxilergoa

    • 1. Hiruhilekoa: azaroak 11, 12, 13, 16, 17, 18, 19, 20, 21
    • 2. Hiruhilekoa: otsailak 3,4,5,10,11,12,13
    • 3. Hiruhilekoa: maiatzak 5,6,9,10,11,12, 13, 14, 15
    • Orokorrak: maiatzak 19,20, 25, 26, 27, 28, 29
    • Aparteko orokorrak: ekainak 15,16,17
  • Gaur 4. Mailako ikasleek hamar eguneko bidaian irtengo dira, Europako zenbait herrialde bisitatuko dituztelarik. Jarraipena egiteko hona Blog-a

  •  

  •   IKASTOLEN ELKARTEA - Arabako egoitza

     Helbidea: Gaztela ataria, 101
                      01007 Gasteiz

     Telefonoa: 945 233355 
     Faxa: 945 135321
     E-posta: aif@ikastola.net

      ARESKETA  Ikastola - Amurrio

     Helbidea: Aresketa auzoa, 2 
                      01470 Amurrio
     Telefonoa: 945 890360
     Faxa: 945 393507

     E-posta: amurrio@ikastola.net 

     Webgunea: www.aresketaikastola.net

      ARGANTZON  Ikastola - Argantzon

     Helbidea:
     Telefonoa:
     Faxa:

     E-posta: argantzon@ikastola.net 

     Webgunea: www.w3gune.com/argantzonikastola

      ARMENTIA  Ikastola - Gasteiz

     Helbidea: Gaztelako Ataria, 101 
                      01007 Gasteiz
     Telefonoa: 945 145445
     Faxa: 945 139621

     E-posta: armentia@ikastola.net 

     Webgunea: www.armentiaikastola.org

      

      ASSA  Ikastola - Labarka

     Helbidea: Mª Cruz Saenz Díaz, 3 
                      01306 Lapuebla
     Telefonoa: 945 607199
     Faxa: 945 627316

     E-posta: assa@ikastola.net 

     Webgunea: www.assaikastola.blogspot.com

      BASTIDA  Ikastola - Labastida

     Helbidea: Diputazio Etorbidea, 25
                      01330 Labastida
     Telefonoa: 945 331156
     Faxa: 945 331632

     E-posta: bastida@ikastola.net

     Webgunea: www.bastidaikastola.net

      LAUDIO  Ikastola - Laudio

     Helbidea: Motxotekale, 16  
                      01400 Laudio
     Telefonoa: 94 6726737
     Faxa: 94 6728511

     E-posta: laudio@ikastola.net 

     Webgunea: www.laudioikastola.net

      LAUTADA  Ikastola - Agurain

     Helbidea: San Jorge auzoa, 17 
                      01200 Agurain

     Telefonoa: 945 300215
     Faxa: 945 300215

     E-posta: lautada@ikastola.net

     Webgunea: lautadaikastola.blogspot.com/

      SAN  BIZENTE  Ikastola - Oion

     Helbidea: Foruak, 5 
                      01320 Oion
     Telefonoa: 945 601206
     Faxa: 945 601067

     E-posta: oion@ikastola.net 

     Webgunea: www.sanbizenteikastola.net 

     

  • Azaroak eskaini dizkigun egun eguzkitsuak aprobetxatu ditugu eta gure ikasleak kalera irten dira udazkenaz eta udazkenak eskeintzen dizkigun koloreez disfrutatzera. Ikastolak inguru paregabea da horretarako!

    Argazkiak.  

  • Abenduaren 3an Euskararen eguna ospatuko dugu.

    Abestia entzuteko sakatu hemen

    Letra ikusteko sakatu hemen

  • Ekainak 17an 17ko Ibilaldiaren aurkezpena. Sorpresaz beteriko ekitaldira hurbildu.

    18:00etan Foruen plazan. Ezagutu gure denda, logoa eta leloa.

    IBILALDIA MUNGIRANTZA BUELTAN DATOR!!

  • Badakizue gure DBH 4. mailako ikasleak ikasbidaian irtenak direla? Beraien berri jakin nahi baduzu, sartu blogean!

  • Interesatuta bazaude, mesedez, inprimaki hau bete eta bidali (* derrigorrezkoak dira)

  • Martxoak 6an, ERLE ROBOTICS enpresako sortzaileetariko bat izan dugu ikastolan hitzaldi bat ematen. Bertan robotikaren nondik norakoak azaldu ditu eta beraien enpresaren azalpen txiki bat ere eman digu. 
     
    Robotikarako zaletasuna eta interesa duten ikasleentzat interesgarria izan da oso. Aholku batzuk ere eman dizkie ikasleei.
     
    Bi saio eman ditu, bat batxilergoko teknologiako ikasleei zuzenduta, ingelesez, eta bestea 4.DBHko ikasleei eta robotikako tailerretan parte hartzen duten 2. DBHko ikasleentzat.
  • DBH 3Ako ikasleak Morgako Talleri upeltegian eta Kortezubiko behi-ustiategi batean egon ginen. Gizarte ikasgaian emandako edukiak osatzeko aukera ezin hobea! Argazkiak hemen

  • Pertsonen garapenean ludikotasuna ezinbestekoa eta elkarren arteko komunikazioan zutabe da. Jolas eta jokoak tresna paregabea dira bizitzan gozatzeko eta harreman horiek egoki lantzeko.
    Bestalde, proiektu honen bitartez, hau da euskal kulturarekin bat egiten duen euskal ludikotasunaren bitartez, euskal kultura eta euskara indartu nahi ditugu, horretarako, konpetentzietan oinarritzen den euskal curriculuma oinarri hartuz eta gure arloan garatu nahi ditugun hainbat konpetentzia lortzeko heziketa eredu bat bultzatuz.

    Zentzu horretan jendarteko hiru esparrutan garatzen da Xiba egitasmoa eta adin guztietara hedatzen, esparru hauetan ikusten delako heziketa eremua: Hezkuntza arautua (Orekaz egitasmoa), Hezkuntza ez-arautua (Gozatuz egitasmoa) eta Aisia (Arituz egitasmoa). Eremu horietan garatzen diren jarduerak ekintza-multzo hauen inguruan ardazten dira:

    1- Formazioa
    2- Sustapena: saioak, jaialdiak, egonaldiak, udalekuak
    3- Material ekoizpena
    4- Ikerketa
    5- Zerbitzuak

    Xiba proiektua: Euskal Herriko herri-jolasak eta herri-kirolak curriculum-jardueretan eta curriculumekoak ez direnetan sartzea erraztuko duten ekintzak ahalbideratzea. Soin-heziketako eta kirol-jarduerako (futbola, saskibaloia, etab.) planteamendu klasikoarekiko komunikazio- eta argitze-eredu bat diseinatzea” (II Plan Integrala, 2.8.1).

    Hizkuntza-proiektuaren ikuspegitik, Aisialdiko zerbitzuen eskaintza Xiba eta Bertsolaritza zerbitzuen proiektuarekin lotzea, hezkuntza-proiektu komunaren osotasunezko markoan” (II Plan Integrala, 2.8.3).

     

     

  • Lapurreketa baserri-eskola Urkiola eta Gorbea parke naturalen erdian kokatuta dagoelarik, baserriak inguru naturalarekin harremana bultzatzen du. Testuinguru horretan, eta baserria energía alternatiboen arloko esperimentazio didaktikorako zentroa izanik, helburu nagusia norberaren natur ingurunea ezagutzea eta energiaren inguruko arazoen berri izatea da. Horretaz gain, jarduera ezberdinak egin ditzakete ikasleek ortuan, animaliekin, lehengaiekin; baita ibilbide-ekologikoak, irteerak, gau-ekitaldiak eta aisaldiko ekintzak. 

    Eta guzti honetan ibili dira gure DBH 1. mailako ikasleak. 3 astez, 3 eguneko egonaldiak egin dituzte bertan. Ondo pasatzeaz gain, asko ikasi dute eta esperientzia berri eta aberasgarri batez bete dute motxila pertsonala. 

     

    Ikusi hemen laburpen bideo bat. 

  • Arrautz bat boteila barruan sartu,ping-pong pilota hegaz ipini, koloreetako ura sortu,......

    Eskerrik asko Naiara eta 1.batxilergoko ikasleei, hain gauza interesgarria eraskusteagatik. Ikusi argazkiak hemen

     

  • Inauteriak  hiri eta herrietan neguaren bukaera aldera jendeak mozorroturik ospatzen dituen jaiak dira, desfileak eginez edota besterik gabe jai-giroan murgilduz, kantuz, dantzan eta zarata eginez. Inauterien ezaugarri berezia da, beste jaien aldean, umorea, parodia eta satira giroa, gizarte ordena urratu eta alderantzikatzen duena. Jai hauetako giro alai eta bizia islatzearren, inauterietako adituek "denbora kartsu bizia" eta "jaien jaia" erabili izan dituzte euren definizioetan. Ikastolako ihauteri jaiak bere ezaugarrietan gainera, alkarlana du, guztion lanari esker disfrutatu dezakegulako.

  • Idazkari-Harreralari lanpostu eskaintzarako ONARTU eta EZ ONARTUen zerrenda ikusteko sakatu hemen

    HAUTATZE PROZEDURA eskuragarria daukazue hemen.

  • ​HH 5 urtekoak "ARTISTA BAT NAIZ" proiektua lantzen ari gara. Andereñoek sorpresa eman ziguten eta hasi aurretik Guggenheim museora irteera egin genuen. Oso aberasgarria izan zen eta esperientzi berri bat bizi izan genuen. 
    Hilabete honetan benetako artista bihurtu gara artelan desberdinak egin baititugu. Argazki hauetan ikusiko duzue proiektu barruan egin duguna. Oso ondo pasatu dugu eta asko disfrutatu dugu!!​​​​​
     
    Ikusi argazkiak hemen.
  • nabarmena
  • Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleak Barriako egoitzan egongo dira martxoaren 9tik 13ra. Bloga ikusi

  • Olentzero etorri da ikastolara! Menditik behera, karroa opariz beteta! Horra, horra, gure Olentzero ... Ikusi argazkiak hemen

  • ihauteriak

    <object width="560" height="315"><param name="movie" value=""></param><param name="allowFullScreen" value="true"></param><param name="allowscriptaccess" value="always"></param><embed src="http://www.youtube.com/v/MB7caVTxhO8?version=3&amp;hl=es_ES" type="application/x-shockwave-flash" width="560" height="315" allowscriptaccess="always" allowfullscreen="true"></embed></object>

    Irakurri gehiago

  • "Margolin Pinpilin" izeneko proiektua garatzen hasi gara eta Bilboko Guggenheim museora joan gara HH 5 urtekoak.

    Bertan Pablo Picasso, Vincent Van Gogh eta Paul Cézanne-en obrak ikusi ditugu. 

    PRIMERAAAAAAN pasatu dugu asko ikasiz!!!!

     

    Argazkiak hemen

  • DBH 2. mailako A eta B gelako ikasleak Sukarrietan gaude Jagon programarekin lanean (bullying -a lantzen). Gure bizipenen berri izateko, jarraitu sortu berri dugun bloga hemen.

  • Interesatuta bazaude, mesedez, inprimaki hau bete eta bidali (* derrigorrezkoak dira)

  • Larramendi lkastolak goitik beherako hezkuntza, kalitatezkoa, berritzailea eta eleanitza eskaintzen du, eta bertako eragileen aurreikuspenei zerbitzu eta eskolaz kanpoko ekaintzak ditu.

    Larramendi Ikastola - Gure ikuspegia

    sliderinicio
  • Martxoaren 16an 4.DBHko ikasleak “Magia y poesía de la Generación del 27” antzezlana ikusteko aukera izan zuten. Ricardo Frazer aktore argentinarrak magia eta poesía landu, eta 27ko belaunaldiko hainbat idazleren lanak ekarri zituen taula gainera, hala nola, Federico García Lorca, Miguel Hernández eta Antonio Machado, besteak beste.

    Argazkiak hemen

  • Argazkiak inauteriak

  • Ikasturte bukaera gertu daukagu dagoeneko, eta hasi gara kurtso amaierako irteerak egiten, kurtso osoan zehar bizitakoei merezi duten amaiera emateko asmoz.

     

    Haur hezkuntzakoak Gernikara joan ginen pasa den ostiralean, ekainaren 2an. Bertan Junta etxea ikusi eta Europa parkean ibili gara. Bazkaria jateko Errigoitira joan gara. Eguraldia lagun izan genuen eta itzel ondo pasatu genuen.

     

    Ikusi zein ondo ibili ginen!

     

  • Oihan Vega,  “Euskadi Gaztea” irratiko esatari ezaguna eta DJ ospetsua, ikastolara etorri zen bisitan abenduaren 15ean.

    Bi orduz klase dinamiko, entretenitu eta didaktikoa eskaini zien 4.DBH-ko ikasle guztiei. Ekimen honen bidez, euskarak gaur egun komunikabide ezberdinetan duen presentziaz eta tratamenduaz hausnartzera gonbidatu zituen ikasleak. Horrez gain, irrati-saio bat nola egiten den ikasi zuten. Argazkiak ikusi

  • Eskerrik asko jai zoragarri hori posible egin duzuen guztioi. Eguraldi bikainak eta giro ezin hobeak egindako lan guztia borobiltzea lortu zuten.

    Zozketan saritutako zenbakia: 05.754 izan da.

    Ordezkoak: 02.180, 01.851 izan dira.

    Hala ere bertan agertu zen sariduna.

  • Apirilaren 24ean 1. DBH-ko ikasleak Zumaiara irteera egin zuten. Bertan, Algorri interpretazio zentroari esker, Zumaiako flyscha bertatik bertara ezagutzeko aukera izan genuen. Zumaiako flyscha, historia liburu erraldoi bateko orrien antzera, gure itsasertzeko labarretan pilatutako ehunka harri xaflek osatzen dute eta geologiaren ikuspuntutik, mundu mailako erreferentzia da.

  • Interesatuta bazaude, mesedez, inprimaki hau bete eta bidali (* derrigorrezkoak dira)

  • 4. DBH-ko ikasleak heziketa afektibo-sexualari buruzko tailer batean parte hartzen ari dira hilabete honetan. Tailerra, Bilboko Albora sexologia-gabineteak ematen du. Oso interesgarria!

    Argazki gehiago hemen.

  • Haur Hezkuntzako 4 urteko umeok ZIRKULAZIO LIBREAN gure lehen hastapenak egiten ibili gara 3.hiruhilekoan.

    Hiru txoko eta gune desberdinetan zatikatu ditugu: jolas sinbolikoko txokoa, arterako txokoa eta eraikuntzen txokoa sortuz. Umeentzako zoragarria izan da, gelarik gela aurrera eta atzera ibiltzen asko gozatu dute. Noiz errepikatuko dugun desiatzen daude. Lehenengo froga besterik ez zen izan, orain badakigu nola egin eta aurrera goaz!

     

  • Envíanos tus quejas o sugerencias.

  • Larramendi Ikastola GAP ( Global Action Plan) proiektuan murgilduta dago, eta proiektua familietara hedatzeko eta osatzeko, ikonoaren gainean sakatuta dituzue argibideak.

                          

                                                                                                   ANIMATU PARTU HARTZEN!

  • Asier Uriagereka nazioarte mailan gure ikasle ohirik ezagunetariko bat,  larunbat honetan Mungiak omenaldi bat egingo dio.

    Artista hau Mungian, orain dela 39 urte jaio zen eta 9 urterekin hasi zen Mungiako ballet akademian dantzatzen. Urte gutxi batzu beranduago bere balleteko irakasleak Ion Beitia-ren dantzalekura eraman zuen eta momentu horretan argi izan zuen bere etorkizuna hori zela.

    4 urte igaro ondoren “Prix de Laussane” irabazi zuen eta honek aukera eman zion Londreseko Royal Ballet School-en ikastera joatea, esperientzia ezinhobea berarentzat.

    Uriagerekaren eritziz, penagarria da dantzariek formatzeko herrialdetik joan behar izatea. 

    Oso eskertuta eta harro dago Mungiak egingo dion omenaldi honekin “Dantzatzen jarraitzeko gogoak ematen dizkit. Ardura itzela da”  Asierrek dioen moduan.

    33 urterekin Mungiako artista honek Montekarloko dantzari printzipala izatea lortu zuen, bere bizitza erdia dantzatzen ibili ondoren eta Bretaina Handian, Suitzan eta Monakon egon ondoren. hemen bizi delarik. Gaur egun, Montekarloko Les Ballets-en eta “Academie de Danse Preincesse Grace” en  lan egiten du

     

    Hona hemen gure ikaslea ere izandako Iñaki Espigak Asier Uriagerekari egindako elkarrizketa.  

     

    Zure nabigatzaileak ez du audio etiketarik onartzen

  • Ikasle-truke proiektuko bigarren zatia hasi da. Larremendiko ikasleak Alemaniara joan zaizkigu. Hona hemen argazki batzuk.Blog-a ikusi

  • Batxilergoko lehen mailako ikasleak EHU-k antolatutako ZIENTZIA ASTE-an egindako argazkiak.

  • Pasa den igandean, urtarrilaren 28an,  IV.mendi irteera izan genuen.
    Oraingo honetan Zugaztietarantz, La Arboledarantz, egin genuen. Funikularra hartu eta gero, bertako paraje ederretatik egin genuen oinezko osteratxoa.
    Zonaldean ohikoa den lez, indabak bazkaldu genituen indarrak berreskuratzeko; baten batek, siestatxoa ere behar izan bazuen ere .

    Ikusi bideoa: https://youtu.be/4NPqryXK1vI

  • Gaur martxoak 14, 2. batxilergoko bigarren taldea joan gara Maier MTC enpresa bisitatzera. Estatu mailan teknologia punta-puntakoena duen enpresa da pasa den astean inauguratu zuten planta berri honekin. Europa mailan beste bi edo hiru enpresatan bakarrik ikus daitekeen teknologia dago bertan. 

     

    Argazki gehiago hemen.

  • Lehenengo, 4 urteko lagunei egin genien gure antzerkia eta oso polito gelditu zen, asko ikasi zutela esan ziguten. Orain badakite zaztarrontzi bakoitza zer botatzeko den. Gero , gure familien aurrean egin genuen; zelako urduritasuna!! Amatxu, aitatxu, izeko, osaba, aitxitxe, amuma, lehengusu, lehengusinak, neba-arreba nagusiak eta txikiagoak ere etorri dira gu ikustera. Pila bat txalotu gintuzten eta asko gozatu zutela esan ziguten.

    Gu oso pozik gelditu ginen; txikiei erakutsi genien zaztarrak nola sailkatu eta gure familiak txundituta gelditu iren! Ze ondo pasatu genuen antzerkia antzezten eta dantzan!! 

     

    Ikusi bideo bat hemen

  • SANTA AGEDA

  • Osane ORUETXEBARRIA FERNANDEZ DE LA PEÑA Lehendakaria
    Josu GARAI ISASI Lehendakari ordea
    Jon ARIAS ALZAGA Idazkaria
    Joseba ARGALUZA LARRINAGA  
    Iñigo ETXEANDIA MUGICA  
    Gabriel ABALIA CAMINO  
    Monika BASTERRETXEA MARURI  
    Tomas BADALLO ARNAIZ  
    Jesus A. RIVERO SANCHEZ  
    Igor BENGOA NAVAS  
    Andoni LARIZGOITIA JAUREGI  
    Gaizka ABAROA ERKOREKA  
    Alaitz ERKOREKA BARAIAZARRA  
    Itziar LEGARRETA JAUREGI  
    Idoia LANDALUZE BUENO  
    Agurtzane MALLONA LEGARRETA  
    Irantzu GOITIA GOIKOETXEA  
       
       
       
       

     

  • Ongi etorriak !

    Uda amaitzear dagoenean ikasturte berri baten aurrean aurkitzen gara berriro, indarberrituak eta ilusioz beterik. Hainbat arlotan erronka handiko aldia daukagu aurretik eta horregaitik, espero dut 2014/15 ikasturte berri hau guztiontzat onuragarria izatea.

    Hasiera honetan Larramendi Ikastolako Kontseilu Errektorearen izenean, Lehendakari bezala, ongi etorria helarazi nahi dizuet ikasle, irakasle, langile eta guraso guztiei.

     

    Osane Oruetxebarria

    Larramendi Ikastolako Lehendakaria

  • Magia ote da?? EZ!!! ZIENTZIA DA!!!!
     
    3. mailako ikasleak egun hauetan ikastolako laborategiak ezagutzeko eta hainbat esperimentu desberdinak burutzeko zein baino zein aukera interesgarria izan dugu. Guzti  hau batxilergoko ikasle eta bere irakasle , Julen Etxebarriari esker izan da.
     
    Gure eskerrik beroena egin duten ahaleginagatik eta hain saio interesgarriak prestatzeagatik.
     
    Argazki gehiago ikusteko aukera hemen klikatuz.
  • LARRAMENDI IKASTOLAK, ekainaren 29tik uztailaren 3rarte, Bilbon, Euskalduna Jauregian, ospatu den " ICOT 2015 International Conference On Thinking" kongresoan parte hartu du.

    Jarraian dekozue kongresu honetan landutako zenbait ardatz:

    -Adimena, pentsamendua, jarrera adimenean oinarrituta, adimen anitzak, adimen emozionala, lan kooperatiboa.
    -Neurozientzia.
    -Ulermena hobetzeko pentsamendu analitiko, kritiko, eta sormenean oinarritutako heziketa .
    -Pentsamendua eta  metakognizioa.
    -Etika digitalak
    -Pentsamenduko trebetasunak  eta  bigarren hizkuntzako ikasketak.
    -Pentsatzen ikasteko konpetentzian oinarritutako kurrikulumaren bilakaera.
    -Gurasoen konpromezua.
    -Pentsamenduaren kulturan oinarritutako ikastetxeak eta Unibertsitateak.
    -Etorkizunerako konpetentzia klabeak.
    -Pentsamendu sistematikoa antolaketan. Liderazgoa eta coaching.

    Hezkuntza, Kirola , Enpresa eta Arte munduko profesionalak biltzen gaituen gune internazionala da. Hizlarien artean ikaskuntza ikertu duten jakintsu internazionalak, nazionalak eta komunikabideko profesionalak egon dira, eta gurekin konpartitu nahi izan dute entusiasmo eta ilusio handiz.  Kongresuari buruz gehiago nahi baduzue jakin,  hemen sakatu. 

    Jose Antonio Marina

    Jose Antonio Marina

    Richard Gerver

    Robert Swartz

    David Perkins

    Rose Mary Hipkins

    Montserrat del Pozo

  • Maiatzaren 4an eta 5ean DBH 1eko ikasle-irakasleek Madariaga Dorrera bisita egin genuen. Bisita ostean Sukarrietako Txatxarramendi Uhartera joan ginen eta handik hondartzara. Bertan,haitzen artean, itsasertzeko faunari buruz zerbait gehiago ikasi eta ikusteko aukera izan genuen denok.

    Argazki gehiago eta bideo batzuk  ikusteko aukera hemen.

  • Iparraldeko eta Hegoaldeko herrialdeen arteko ezberdintasunen inguruko proiektua lantzen ari gara 5.mailan eta Anna Gnilane N´dong senegaldarraren bisita jaso dugu gurean. Benetan esperientzia aberasgarria, plazer bat Anna!
     
    Argazki gehiago hemen.
     
  • Oraingo asteazkenean izan dira “Kerik Gabeko Gelak” ekimenaren Mungia mailako sari banaketak. Oraingo honetan ere, ikastolako ikasle bat  izan dugu sarituen artean, Kepa Armendariz, DBH1 A gelakoa. Zorionak Kepa eta goza ezazu zure saria.

  • Urtero bezala, aurten ere, 4-LH-ko ikasleak "Elikadura" gaiarekin lotuta, taloak egiten ikasi dute, artoa nondik datorren, hirina nolakoa den, eta antzina gure arbasoen oinarrizko elikadura zena. Ikusi argazkiak

  • Urko Torre izan dugu gaurkoan gure ikastolan txori harraparien inguruko tailerra eskaintzera. Gure neska-mutilek izugarri disfrutatu dute eta Urkoren eskutik natura zaintzearen garrantziaz oharkabetu dira. Edozein momentutan errepikatzeko prest!

     

    Argazkiak hemen

  • Beste behin ere, joan zen astean, eta XII. Osasun Astearen barruan, izan ditugu “Kerik Gabeko Gelak” programaren sari banaketa Mungialde mailan. Oraingo honetan, Larramendi Ikastolako DBH1eko ikasle bat, Olaia Gallastegi, izan dugu irabazle. Zorionak eta gozatu sariaz. Ikusi argazkiak hemen

  • Maiatzak 19an Agenda 21ko antzerki tailerreko ikasleek antzerki saio bi eskaini dizkigute Ibilaldi gelan. Ander Elorduik, batxilergoko ikasleak, idatzitako, zuzendutako eta antzeztutako teknologia eta giza-harremanei buruzko antzerki obra ikusteko aukera izan genuen. Aktore/aktoresak DBHko ikasleak izan ziren.

     

    HH eta LHko ikasle eta irakasleak izan ziren gonbidatu nagusiak baina maila ezberdinetako beste ikasle eta irakasleok ere han egon ginen saioaz disfrutatzen.

  • Eleaniztunak komunikatzeko eta harremanetarako gaitasun gehiago lortzen laguntzen du, hizkuntza gehiago ikasteko errazten duelarik.

    Jakin badakigu eleaniztasunak gizabanakoaren garapenean daukan garrantzia, aniztasun kulturala eta komunikazio interkulturala indartzeaz gain, heziketan, lankidetzan, integrazioan eta ondasun kulturala mantentzean ere eragin handia dauka.

    LARRAMENDI IKASTOLAN garrantzi handia ematen diogu gure ikasleak gutxienez 3 hizkuntzatan komunikatzeko gai izateari, are gehiago, gaur egunean beharrezkotzat jotzen dugu.

    Eleaniztasunak erronka polita suposatu du Larramendi Ikastolarentzat eta ilusioz bideratu da. Hau dela eta, Zuzendaritzatik erakutsi nahi dizkizuegu gure ikasleek eleaniztasuna lantzeko eskura dituzten baliabide guztiak.

    Ingelesa:

    • Ingeles arloa 2 urtetik aurrera
    • Lehen Hezkuntza:

    “Science”  arloa

    Ingeles barnetegiak eskola-ordu barruan eta ingeles arloa

    “Jolastu  ingelesez” eskolaz kanpoko ekintza natibo batek emanda

    • DBH:

          “Etika” arloa ingelesez

    Gizarte ingelesez lantzeko aukera

    • Batxilergoa:

    “Etika” arloa ingelesez

    Gizarte ingelesez lantzeko aukera

    • Europako beste ikastetxe batzuekin ikasle-trukaketa

    -     “Elkarrizketarako laguntzailea”   edo  “Speaker” natiboa eskola ordutegian  

    Alemana:

    • Aukerazko arloa DBHn
    • Eskolaz kanpoko ekintza Batxilergoan
    • Europako beste ikastetxe batzuekin ikasle-trukaketa

    Frantsesa:

    Eskolaz kanpoko ekintza Lehen Hezkuntzatik Batxilergo arte

  • " Larramendin ere... Athletik gu gara!!

    Denok batera...Athletik txapeldun!!"
     
    Albistea, eguerdiko "Gaur egun" eta "Teleberrian" agertu da. Bideoa hemen
     
  • AUTOBUSAK

    0 - 12 URTEKOAK
    PLAZA KOP. IRTEERA ORDUA IBILBIDEA
    55 PLAZA 08:10 BAKIO, EMERANDO, LARRAURI, MEÑAKABARRENA
    24 PLAZA 08:25 MARURI BASORDA BIDEA, KARMELO ETXEGARAI, OTIS-EGUREN,  ATXURI, BILLELA
    55 PLAZA 08:10 LARRABETZU ASTOREKA, CASCO, AXILIETA, LEZAMA,  LA CRUZ, ZAMUDIO, RALPE, DERIO,ALDEKONE, BOLATOKI, ARTETXE, BASABITXI, MUNGIA PLAZA,GOIETA,ARRIOTZA
    55 PLAZA 08:45 MUNGIA ERREKATXU, PLAZA
    55 PLAZA 08:20 GATIKA GASOLINDEGIA, MUNGIA ESTAZIOA, PLAZA
    55 PLAZA 08:45  MUNGIA INSTITUTO, ARRIOTZA
    55 PLAZA 08:25 MENDOZA,FIKA PLAZA, GAMIZ, BEIENA,LARRABIZKER, MUNGIA GOIETA
    55 PLAZA 08:25  LAUKIZ, GATIKA, UGARTE, BILLABASO GURUTZE, BILLELA, MUNGIA ARRIOTZA
    24 PLAZA 08:20  TAILERI, LAUKARIZ, BILBAINA (URBIDE, ATXABASO, AMETZABIDE, AÑIBARRI), ITURBALTZA, BOLUBIDEA, MEÑAKAKO UDALA
    55 PLAZA 08:10 GORLIZKO PAUILINA IGOERA, GORLIZ ROTONDA,  MOTA, MARURI SAKALDE CRUCE, ELORDIGANE, TROBIKA, MUNGIA ARRIOTZA
    55 PLAZA 08:45 TELMO ZARRA, ARMERIA URRUTIA
    22 PLAZA 08:15 ARRIETA, MANDALUZE, JAINKO, BOTIOLA, BATIZ, FRUIZ, GAMIZ IBARRA, SOIETXE, DENA ONA

     

    12-18 URTEKOAK
    PLAZA KOP. IRTEERA ORDUA IBILBIDEA
    28 PLAZA 07:20 BAKIO, LARRAURI, MEÑAKA
    22 PLAZA 07:10  ARRIETA, JAINKO, FRUIZ, BOTIOLA, GAMIZ, EMAUS, SOIETXE, KUARTELAK
    55 PLAZA 07:05 LARRABETZU ASTOREKA, LEZAMA, ZAMUDIO, RALPE, DERIO, ALDEKONE, ARTEBAKARRA, ZABALONDO, MUNGIA ARRIOTZA
    22 PLAZA 07:20 OTIS, KARMELO ETXEGARAI, ATXURI, ITURBALTZA
    55 PLAZA 07:35 TELMO ZARRA, MUNGIA ESTAZIOA
    55 PLAZA 07:30 BILBAINA, LAUKARIZ, TORREBILLELA, MUNGIA PLAZA
    55 PLAZA 07:30 FIKA, GAMIZ, ELGEZABAL, BEIENA, GASOLINDEGIA, FUTBOL ZELAIA, MUNGIA INSTITUTO
    55 PLAZA 07:15  GATIKA GASOLINDEGIA, GATIKA, UGARTE, URONDO, BILLABASO GURUTZE, MARURI ELEIZALDE, BIRLE,  VIVEROS GONDRA, MUNGIA GOIETA
    22 PLAZA 07:10 LEMOIZ, GORLIZ, PLENTZIA, ANDRAKAS, MARURI BASORDA BIDEA, MARKAIDA, URB.ELORDIGANE
    55 PLAZA 07:25   LAUKIZ, GATIKA, MUNGIA UDALETXEA, MUNGIA GOIETA, MUNGIA INSTITUTO

     

  • Haur liburutegian 3-5 urte bitartekoentzako eta euren gurasoentzako…

    Istorioak kontatuko ditugu, albumak ikusi eta irakurriko ditugu , liburuekin jolasean.

    Informazio gehiago eta izen-ematea udal liburutegian urriaren 20ra arte. (Kopuru murriztua).

    Urriak 29, azaroak 26, eta abenduak 3 arratsaldeko 17:00etan

    • Futbol zelaia
    • 50 gela zikloka banatuta
    • Erabilera anitzeko 2 gela
    • 3 berreziketa gela
    • 3 teknologia gela
    • 3 laborategi
    • 3 ingeles gela
    • 3 ikus-entzunezkoen gela
    • Musika gela 
    • 4 Psikomotrizitate gela
    • 3 informatika gela
    • 2 liburutegi
    • Marrazketa gela
    • 3 jantoki
    • Gimnasioa
    • 6 pista polibalente
    • 400m.-ko atletismo pista
    • Elektrotekniako gela
  • Lehen hezkuntzako 2. mailakoak Basondon izan gara animaliak ikusten. Asko ezagutzen genituen, baina beste asko ez dira egunero ikusten ditugun hoietakoak. Hori bai, zein baino zein politagoa! Gainera, batzuk eskuetan izateko aukera izan dugu. Gurasoei galdetu beharko diegu ea uzten diguten holakorik izaten etxean! 

    Argazki gehiago hemen.

  • Gabonak datozela eta Olentzero ate joka dugun honetan, 5 urtekoak Olentzeroren etxera joan ginen bisitatxo bat egitera. Izenaduban, Olentzerorekin eta bere laguntzaileekin hitz egin genuen. Olentzerok oparitxo bat eman zigun gure etxeetan ereiteko, eta esan zigun ernatzen denean zoriontasuna eta poztasuna ekarriko zuela gure etxeetara.
     
    Asko gozatu genuen bisitatxo honekin!! Ikusi hemen.
     
    Zorionak eta urte berri on 5 urtekoen eta andereñoen partez! Jai zoriontsuak opa dizkizuegu!
  • Deustuko unibertsitateak antolatu  duen robotikako bi lehiaketetan 2. Batxilergoko ikasle 

    batzuk parte hartu dute. Ikasle batek, lehiaketa batean irabazi egin du eta beste lehiaketan 

    bigarren postuan gelditu da. Beste ikasle bat bigarren postuan sailkatu da. Irabazi duten saria 

    IPAD bat izan da. Argazkietan sari banaketako ekitaldia ikusten da. Ikusi hemen

  • Aurten ere jarri dugu abian Ikastolak Alemaniako eskolekin duen ikasle-truke proiektua. Oraingo honetan Memmingen-eko Vöhlin Gymnasium- (www.voehlin.de) eskolarekin egin dugu trukea. Vöhlin Gymnasium institutuak 1000 ikasle inguru ditu. Vöhlin Gymnasium eskolako ikasleek, hirugarren hizkuntza bezala, gaztelera ikasteko aukera daukate. Ikasle truke  proiektu honen bitartez, alde batetik, beraien helburua  ikasitako hizkuntza praktikan jartzea izango da. Bestetik, herri eta kultura berri bateko bizimoduaren berri izatea bertako familia baten parte izanez.

    Gure helburuak ere berdinak dira. Truke honek, alemana eta ingelesa praktikatzeko aukera emango digu. Aldi berean, kultura eta ohitura berriak ezagutzeko aukera izango dugu. Proiektuan, guztira, 50 ikasleek parte hartuko dute. Ikasle horietatik 25 Larramendikoak izango dira, eta beste  25 Vöhlin Gymnasium-ekoak. Alemaniako ikasleekin 2 irakasle etorri dira.

    Beraiek Munich ingurukoak dira, Alemaniako hegoaldekoak. Eskatu zuten itsasoa ikustea, Done Jakue bidearen zati bat egitea eta Donostia ezagutzea. Horregatik ekintza asko itsasoaren inguruan egingo ditugu. Muskizeko egunean bi eskariak uztartu genituen, Done Jakue bidea itsas ertzetik doalako. BLOG-a

  • Abenduaren 3an, asteartea, Euskararen nazioarteko egunarekin bat egin genuen eta horretarako ekintza polit bat antolatu genuen. 2-18 urte bitarteko ikasle guztiekin giza mosaiko erraldoia osotu genuen "Zaindu" hitza osotuz, aurtengo "Zaindu maite duzun hori" leloari keinu bat eginez.

    Horrez gain,  manifestu baten irakurketaren grabaketa egin genuen hainbat ikaslek parte hartu zutelarik.

  • Etapan zehar, ematen diren ikaskuntzen bitartez, ikasleak honako gaitasun hauek Ianduko ditu:

     

    • Norberaren gorputza ezagutzea eta beronetaz arduratzea: osasun eta ongizaterako ohiturak hartuz zenbait jokabidek osasunean eta bizi-kalitatean duten eragina baloratzea.

     

    • Ohiko jardueretan nahiz talde harremanetan autonomiaz jokatzea, iniziatibak hartzeko eta harreman afektiboak finkatzeko aukerak emanez.

     

    • Talde jardueren plangintza eta ekintzetan kolaboratzea, demokratikoki ezartzen diren arauak onartzea, norberaren interes eta helburuak besteei egokitzea, ikuspuntu desberdinak errespetatuz, eta dagozkion erantzunkizunak bere gain hartzea.

     

    • Pertsonekin harreman orekatu eta emankorrak finkatzea egoera sozial ezagunetan elkartasunezko jokabide batez, sexu, gizarte maila, sinesmen, arraza ado bestelako ezaugarri indibidual edo sozialengatik bazterkeria oro errefusatuz.

     

    • Ingurune natural eta sozialeko gertaera eta fenomenoak ulertzea eta hauen arteko erlazioak ikustea eta ahal den neurrian ingurugiroaren defentsan, zainketan eta hobekuntzan gogotsu parte hartzea.

     

    • Kultur ondarea ezagutzea eta gozatzea, bere zainketa eta hobekuntzan parte hartzea eta hizkuntz eta kultur aniztasuna errespetatzea, herri eta gizabanakoen eskubide gisa, eskubide honekiko interes eta errespetuzko jarrera landuz.

     

    • Euskarazko eta erdarazko ahozko nahiz idatzizko mezuak ulertu eta ematea, asmo eta komunikazio testuinguru desberdinetan; halaber, hizkuntza atzerritar batean, testuinguru jakin bateko ahozko eta idatzizko mezu errazak ulertu eta ematea.

     

    • Ahozko, gorputz, ikusmen, plastika, musika eta matematika espresio bideen bitartez komunikatzea, sentsibilitate estetikoa, sormena eta arte lan eta adierazpenez gozatzeko gaitasuna landuz.

     

    • Galderak eta problemak eguneroko esperientzian oinarrituz antzeman eta planteatzea, norberak duen ezagupena eta baliabide materialak nahiz besteen laguntza erabiliz, arazoak modu sortzaile eta autonomoan konponduz.

     

    • Problema errazen konponbiderako informazioa jasotzeko prozedura egokiak erabili eta kodigoen bidez adieraztea, soluzio biderako beharrezkoak diren baldintza material eta denborazkoak kontutan hartuz.

     

    • Giza bizitza eta elkarbizitza gidatzen duten oinarrizko balioez ohartzea, eta hauek oinarritzat hartuz jokatzea.
  • Larramendi ikastolako hezkuntza-komunitateko kide guztiek har dezakete parte FamiliaEskolan: guraso, haurtxo, haur eta gazte, aitona-amona, osaba-izeba, lehengusu-lehengusin, profesional...  Egingo den jarduerak berak esango du nori zuzenduta dagoen.

  • Ikastolen Elkartearen oharra El Correo egunkariko artikuluengatik. Irakurri hemen

  • Irailaren 22an kotxerik gabeko eguna ospatu genuen.Larramendi Ikastolako 5 urteko ikasleak eta Lehen Hezkuntza osoak ibilalditxoa egin genuen ikastola ondoko bidegorritik Mungiko Matxin enparantzararte. Bertan, hamaiketako jan genuen berto​ko produktuekin. Argazkiak hemen

  • Azaroaren 2tik 4ra DBH 1A mailako ikasleak "Lurraren eboluzioa eta ekosistemak" proiektua burutzera joan ziren Arrasateko Udalako Ingurumen Eskolara. Ikusi argazkiak hemen

  • Elurteak direla eta, GAUR IKASTOLA ITXITA egongo da. 

    Ikusi hemen nola aurkitu dugun ikastola gaur goizean!

     

  • Euskal Herriak duen parajerik ederrenetarikoa, Urdaibaiko biosferakoak batik bat, ikusteko aukera eman zigun ibilbidea izan da pasa den igandean, martxoaren 4an, izan genuen Larramendi ikastolako V. Mendi Irteeran. Busturia eta Bermeo lotzen dituen ibilbidea egin genuen. Ibilbide erraza bezain polita. Inguru ederrez gozatzeaz gain, historia apur bat ere ikasi genuen Katillotxu inguruan, bertan aurkitu ziren aztarna prehistorikoak ikusiz. Bertan dauden dolmenei buruzko informazio gehiago hemen

     

    Gure argazkiak hemen

  • Heldu dira Gabonak. Familia eta lagun artean ospatzeko egun pilloa dugu aurretik. Hauekin barre egiteko, abesteko eta disfrutatzeko egunak dira hauek, gu baino gutxiago dutenak ahaztu gabe. Olentzeroren bisita ere jasoko dugu, eta seguru guretzako zerbait izango duela bere sakuan. Lan asko izan du Olentzerok gaur gabarako dana prestatzen, baina hala ere ostiralean izan zuen tartetxo bat Larramendira etortzeko gure umeak bisitatu eta detailetxo bana banatzeko. Mil esker Olentzero! Gure etxean zuretzako ardo eta gazta pixka bat eta Naporentzako ur apur bat eta zanahoriren bat utziko ditugu atsedentxo bat hartu eta indarrak berreskuratzeko.

    Besarkada handi bat eta jai zoriontsuak guztiontzat!

     

    Ikusi bideo bat hemen eta argazki batzuk hemen.

  • Pasaden ostiralean, apirilak 22an eta urtero legez,  Agenda 21ko batzordeko kide batzuk Mungiako udaletxera joan ginen.

    Hasieran, beste ikastetxe ezberdinetako ikasleekin batera Mungiako kaleetan eta dendetan sakabanatu ginen elikagai ezberdinen jatorria eta ezaugarriak aztertzeko, baita biztanleen kontsumo ohiturak. Ondoren, taldeka antolaturik, datuak elkartrukatuz eta ondorioak aztertuz, alkate eta zinegotziei egin beharreko eskariak adostu genituen eta baita gure konpromisoak idatzi.

    Lan hau egin ondoren, Mungiako alkate eta  zinegotzi batzuekin batu ginen. Udaletxetik azaldu ziguten Mungian egindakoa,  iazko interforoko eskaerak kontutan izanik. Amaitzeko ikastetxe bakoitzak urtean zehar egindako ekintza batzuk aurkeztu genituen eta gure eskaera eta konpromisoak entregatu genizkion alkateari. Argazkiak hemen

  • “Osasun Eguna” bezela  izendatu dugu gaurko eguna eta 3.dbh-ko ikasleek aste bitan zehar  Biologia, Fisika-kimika, Kultura klasikoa, Ingelesa, Euskera eta  Matematikan landutako MENS SANA IN CORPORE SANO ​proiektua aurkeztu diete 1.dbh eta 2.dbh-ko ikasleei.  

     

     

  • 2en batxilergoko ikasleen orientazio prozesuaren barnean, urtero legez aurten ere, zenbait unibertsitateren bisita izan dugu gure ikasleek euren oferta ezagut dezaten. Aurretik Deustuko Unibertsitateak egin zigun bisita eta hemen ikusten ditugu Bilboko Ingeniaritza Eskolako Jokin azalpen betean eta Mondragon Unibertsitateko Iñaki (ingeniaritzakoa), Iñigo (hezkuntzakoa) eta Ziortza ( ekonomiakoa) euren azalpentxoa ematen horretan interesatutako ikasleekin. Argazkiak hemen

  • Zure zalantzak edo iradokizunak FamiliaEskolari helarazteko hurrengo bidea erabili:

    Telefonoa: 946749080
    E-maila: familiaeskola@larramendi-ikastola.net

  • Pasa den abenduaren 23an Batxilergoko ikasleen agurra izan genuen ikastolan. Zein bizkor pasatzen den denbora! Hona bizitako saio polit horren zenbait irudi.

  •  

     

    ikaselkar
    20122012
    katalogoa Ikasmateriala     berria!

    Ikastolen Ikasmaterialak katalogoa jaso nahi? Klik egin hemen

     

    ikaselkar
    Neguko katalogoa 2011

     

     

     

     

     

  • Bukatu da aurtengo Korrika 20, ediziorik eta arrakastatsuenetarikoa. 

    Euskal Herria zeharkatu duen lekukoan joan diren Sarrionaindiaren "Euskara altxor unibertsala da" mezuak eta Ikastolako guraso batek sareetan idatzitako "euskeraren etorkizuna, esku onean dago, gure hizkuntzaren katea ez da eten" bezalako testuek sortzen diguten pentsamendu baikor horrekin hurrengo korrika oraindik jendetsuagoa izango dela sinistu nahi dugu; are gehiago, euskararen balioaz ohartarazi eta bere erabilerak gure inguruan bultzada bat jasoko duela sinistu nahi dugu, eta gogor ekingo diogu lan horri.

     

    Ikastolan egindako "Korrika Txiki"ko argazkiak hemen. Mungian, beste ikastetxeekin batera ospatutakoa korrikoakoak hemen. Korrika 20-koak, aldiz, hemen.

  • 2014/15 ikasturtearen  amaierara heldu gara eta horixe ospatzeko batu ginen larunbatan ikastolan kooperatibako familiak eta langileak.

    Marije Aranzamendi eta Maribi Aurtenetxe gonbidatu genituen ikurriña igotzeko, aurten aurrejubilatu bait dira. 40 urte inguru izan dira gure ikastolako eguneroko bizitzaren parte. Ez bakarrik langile modura, bazkide modura ere bai, euren alabak ikastolan ikasi izan bait dute.

    Mungiako elizan hasi ziren lan egiten garai hartako zailtasun eta berezitasun guztiekin. Gaur egun daukagun Ikastola sasoi hartan ereindako haziaren fruitua da. Bai familiek  eta bai langileek elkarlan estuan eta eskuzabaltasunez  bidea batera egin zutelako hasierako garai latz haietan.

    Eta espiritu hori gogoan eukita, larunbatan biei euren inplikazio eta lanagaitik, eskerrak eman dizkiegu bazkide guztien izenean.

    Gure jaia antolatzen parte hartu duzuen guztioi zeuon lana eskertu nahi dizuegu.

    Eskerrik asko danori bihotz bihotzez eta datorren urtera arte!

    Gure ikastolarako berezia den abesti bategaz amaitu genuen jaia. Larramendi Ikastolak antolatutako 1998ko Ibilaldiko abestiagaz: ERDU GEUGAZ. Orain web orrian edukiko duzue abestia entzuteko aurkera.

     

    KONTSEILU ERREKTOREA

    ERDU GEUGAZ abestia

    Zure nabigatzaileak ez du audio etiketarik onartzen

  • Joan den asteazkenean, martxoak 2an, 3.DBH-Dko ikasleok Morgako Talleria kupeldegia eta Arratzuko Kiwis-Intxausti bisitatu genuen. Euskal Herriko lehen sektorea eta geure baserritarren lana hurbilagotik ezagutu genuen. Argazkiak hemen

  • Ostegun honetan, Batxillergoko Teknologia arloko ikasleak Petronor enpresa bisitatu dute. Bertan petrolioaren eratorriak nola lortzen dituzten ikusi dute. Muskiz-eko instalazioak ikusi eta gero portura joan dira, bertatik sartzen bait da petrolio gordinaitasontzien bidez. Hemen argazkiak 

  • Erakundeen Kudeaketaren Kalitatea kudeaketa praktika onenak printzipio eta metodologia multzo batean biltzen dituen kontzeptua da. Erabateko Kalitatearen nazioarteko garapenak Erabateko Kalitatearen hainbat kudeaketa eredu sortarazi du, baina hala ere denek helburu berdinarekin: erakundeek euren auto-ebaluaketa edo auto-diagnostikoa egin eta, jarraian, hobekuntza planak gerta ditzaten tresna izatea.

    KEI Kalitate Egitasmo Integratuaren garapena
       Aholkularitza eta materialgintza
        Jarraipena
        KEI Kalitate eredua: informazio gehiago...
    EFQM kalitate eredua
       Aholkularitza eta materialgintza
        Jarraipena
    Elkarbizitza
        Ikastola-taldearen marko propioaren diseinua
        Ikastoletako Elkarbizitza Plana: Mintegiak
             - Elkarbizitza planen garapena eta jarraipena
       Gatazken ebazpena: Mintegia
             - Aholkularitza eta materialak
    Ikastolen ebaluazio prozesuak
    Ebaluazioaren garrantziaz jabetuta 1990ean hasi ginen ikasleen ebaluazioaren alorrean lan egiten. Hasieran ikastoletako selektibitateko emaitzak bateratu eta estatistiko komunak eskaintzen hasi ginen. 1992-93 ikasturtean proba objektiboak sortzeari ekin genion ikastola bakoitzaren eta ikastolen multzoaren arteko emaitzak konparatzeko tresna baten beharraz jabetuta. Geroztik egitasmo hau zabaldu eta hobetu egin da ebaluazio kultura hedatzen eta ebaluazio emaitzen ondoren zenbait zerbitzu berri sortuz. Hala nola, ebaluazioaren inguruko mintegiak, ISEI-IVEirekin kolaborazioak: PISA, B2, proba diagnostikoa…

    Ebaluazioaren helburua ikastoletan, orokorrean, jakintzagai eta etapa desberdinetan lantzen diren konpetentzien garapen maila ezagutzea da, ikastola taldearen nahiz norbere ikastolaren errealitatea ezagutzeko eta ondorioz, beharrezko hobekuntza planak martxan jartzeko.

    Emaitzen baliagarritasuna. Irakasleentzat: Ikasleen ikasketa-lorpenak identifikatzeko, eta beste ikastola batzuekin alderatzeko. Ikasketen kalitatea hobetzeko ekinbideen baliagarritasuna neurtzeko, aurreko ikasturteetako emaitzekin konparatzeko aukera ematen baitu. Irakasleak jakiteko bere ikasleak zein zailtasun mailako zereginei aurre egiteko gai diren. Gurasoentzat eta zuzendarientzat: Seme-alaben eskolako errendimenduari buruzko informazioa osatzeko. Eskolan lortutako notei errendimenduaren inguruko beste adierazle batzuk gehitzeko. Ikasketa prozesuetan zertan lagundu pentsarazteko, eta gurasoen konpromisoa sortzeko seme- alaben hezkuntzan. Ikastolaren errealitatearen berri izateko beste ikastola batzuekin konparatuta.

     

     

  • Kotxearen zozketa:

    Zenbaki irabazlea: 13.258

    Ordezko zenbakiak: 07.280   eta 38.194

    Kariberako bidaia:

                                                                          Zenbaki irabazlea: 05.273

                                                                          Ordezko zenbakiak: 00632 eta 06.961

     

  • 4-LH ko ikasleak paper birziklatuaren tailerrean parte hartu dute.

  • Aurten, gure lehen proiektua "KONNICHIWA" izendatu dugu eta JAPONIA herrialdeari buruzko informazio piloa biltzen gabiltza.
     
    Ekintza ezberdinak eta dibertigarriak antolatu ditugu. Adi honako jarduera hauei!
     
    Gelako txoko bat apainduta daukagu, Japoniar erako egongela izango balitz bezala. Bertan, janari ezberdinak dastatu ditugu ZOTZEZ lagunduta. Zuk ba al dakizu zotzekin jaten? Gu arroza ezin harrapatu ibili gara, baina oso dibertigarria izan da!!
    TE BERDEAREN zeremonia ere ospatu genuen. Badakigu japoniarrei asko gustatzen zaiela tea eta oso garrantzitsua dela beraientzako, gu ere saiatu ginen beraien antzera egiten, baina ez zitzaigun askorik gustatu tea!
    Japonian ohikoa den "KENDAMA" jokoa ezagutu era berarekin jolastu dugu.
     
    Gainera, "KANJI" izeneko japoniar alfabetoa ezagutu ahal izan dugu eta hizki horiekin gure izena idatzi ere! Zein hizki arraroak japoniarrak!
     
    Zer nolako abentura izugarria bizi izan duguna!
     
    Zatoz zein ongi ibili garen ikustera!
  • 2015/16 kurtsoan ESA  europear agentziako Cheops misioko marrazketa lehiaketan parte hartu dugu. 200 marrazki inguru aurkeztu ostean June Hormaetxerena aukeratua izan da. Marrazkia espaziora joango da datorren urtean, Europako umeen beste 3.000 marrazkirekin batera. Misioaren helburua exoplaneten ikerketa izango da. Misioaretaz eta lehiaketaretaz gehiago jakiteko: 

    http://www.cheops.es/

    http://sci.esa.int/cheops/

    ZORIONAK GUZTIOI!!!

  • Kurtsoa bukatu den arren, oraindik baditugu ikasturtean zehar egindako ekintza batzuen berri emateko, besteak beste, ondoko hau:
     
    Ekainaren 7an DBH 1B gelako ikasle batzuk Mungiako San Jose Etxe-Alai zaharren egoitzan egon zen sari banaketara joan ginen. Zaharren egoitzan,​​ azaroan eta abenduan izan zituzten hartu-emanen inguruko marrazkiak saritu ziren. Bertan, Maite Villarroel ikasleak, 3. saria lortu zuen.
     
    Hona hemen argazki batzuk.
  • Aurreko ostegunean KIVA proiektuaren aurkezpena egin zen ikastolan. Hona hemen dokumentua

  •   SEASKA

     Helbidea: Forum zentroa
                      10 Andre Emlinger plaza
                      64100 Baiona
     Telefonoa: 00 33-(0)559 524924
     Faxa: 05 59 528887
     E-posta: seaska@ikastola.net

     Webgunea: www.seaska.net 

      ANGELU Ikastola - Angelu

     Helbidea: 52, Jouanetote karrika
                      64600 Angelu
     Telefonoa: 05 59 319566

     E-posta: kimua.ikastola@orange.fr

      AZKAINEko  Ikastola - Azkaine

     Helbidea: Oleteko bidea
                      64310 Azkaine
     Telefonoa: 05 59 540827

     E-posta: ikastola.azkaine@orange.fr 

      BERNAT ETXEPARE LIZEOA Ikastola - Baiona

     Helbidea: 12 bis, Avenue Mounède
                      64100 Baiona
     Telefonoa: 05 59 507020
     Faxa: 05 59 507021

     E-posta: bernat-etxepare@wanadoo.fr 

     Webgunea: www.etxepare.new.fr

      HIRIONDO Ikastola - Baiona

     Helbidea: 12, Polo etorbidea
                      64100 Baiona
     Telefonoa: 05 59 636585

     E-posta: hiriondo.ikastola@wanadoo.fr 

      OIHANA Ikastola - Baiona

     Helbidea: 12 bis Mounede etorbidea
                      64100 Baiona
     Telefonoa: 05 59 554172

     E-posta: oihana.ikastola@wanadoo.fr 

      DONIBANE ZIBURUko Ikastola - Donibane Ziburu

     Helbidea: 16, Larregui karrika 
                      6450 D. Lohizune
     Telefonoa: 05 59 261032

     E-posta: donibane-ziburuko.ikastola@wanadoo.fr 

      EZKIA Ikastola - Hazparne

     Helbidea: 3, Lapurdi plaza 
                      64240 Hazparne
     Telefonoa: 05 59 291418

     E-posta: hazparne.ikastola@libertysurf.fr 

      GURE IKASTOLA Ikastola - Hendaia

     Helbidea:
        - Hendaiako egoitza: 9, Bigarrena karrika - 64700 Hendaia
        - Pausuko egoitza: Pausuko bidea - 64122 Urruña
     Telefonoa: 
        - Hendaiako egoitza: 05 59 480960
        - Pausuko egoitza: 05 59 481650

     E-posta: 
        - hendaia.gure-ikastola@wanadoo.fr 
        - 
    pausu.gure-ikastola@orange.fr
     

     Webgunea: gure-ikastola.org

      AMETZA Ikastola - Hiriburu

     Helbidea: 1, bis Ametzondo karrika
                      64990 Hiriburu
     Telefonoa: 05 59 441849

     E-posta: ametza-ikastola@neuf.fr 

      ERROBI Ikastola - Kanbo

     Helbidea: Curutchague auzoa 
                      64250 Kanbo
     Telefonoa: 05 59 292601

     E-posta: errobi.ikastola@wanadoo.fr 

      XALBADOR KOLEGIOA Ikastola - Kanbo

     Helbidea: xxx
     Telefonoa: 05 59 xxx

     E-posta: xalbador.kolegioa@wanadoo.fr 

     Webgunea: pagesperso-orange.fr/xalbador.eh

      ITSAS ARGI Ikastola - Miarritze

     Helbidea: 11, allée de la Forêt
                      64200 Miarritze
     Telefonoa: 05 59 238676

     E-posta: itsasargi.ikastola@laposte.net

     Webgunea: www.ikastola-biarritz.com

      SARAko Ikastola - Sara

     Helbidea: Mendi bista bidea
                      64310 Sara
     Telefonoa: 05 59 542748 

     E-posta: sarako.ikastola@wanadoo.fr 

      ZALDUBI Ikastola - Senpere

     Helbidea: Olhasso bidexka
                      64310 Senpere
     Telefonoa: 05 59 541888

     E-posta: zaldubi.ikastola@tele2.fr 

      URRUÑAko Ikastola - Urruña

     Helbidea: Iturbidea 
                      64122 Urruña
     Telefonoa: 05 59 540827

     E-posta: urrunakoikastola@orange.fr

      LOUIS DASSANCE Ikastola - Uztaritze

     Helbidea: Bilgune plaza 
                      64480 Uztaritze
     Telefonoa: 05 59 540827

     E-posta: ikastola.uztaritze@wanadoo.fr

      PIARRES LARZABALKOLEGIOA Ikastola - Ziburu

     Helbidea: Eugène Corre etorbidea
                      64 500 Ziburu
     Telefonoa: 05 59 518720

     E-posta: larzabal@wanadoo.fr

     Webgunea: p.larzabal.free.fr

  •   SEASKA

     Helbidea: Forum zentroa
                      10 Andre Emlinger plaza
                      64100 Baiona
     Telefonoa: 00 33-(0)559 524924
     Faxa: 05 59 528887
     E-posta: seaska@ikastola.net

     Webgunea: www.seaska.net 

      BASABURUko  Ikastola - Aloze

     Helbidea: 64470 Basuburu
     Telefonoa: 05 59 285197

     E-posta: basaburia.ikastola@orange.fr

      EPERRA  Ikastola - Sohüta

     Helbidea: 26, Gaztelu altea
                      64130 Sohüta
     Telefonoa: 05 59 283378

     E-posta: sohutako.ikastola@wanadoo.fr 

  • Lehen Hezkuntza 1.mailakoak, Dinosaurioak gaia lantzeko, Karpinera joan egin ziren.

     

     

  • 2. mailako ikasleak lanbideak, industria, ekoizpena eta birziklaia lantzen ari gara unitate honetan. Hori dela eta, jantokira joan gara kokozko gailetak egitera. Gozo irten dira gainera!!!

     

    Argazki batzuk hemen

  • 2. Batxilergoko Biologiako ikasleek apirilaren 25ean Plentziako Itsas Estaziora (PIE) egindako bisita.

    Plentziako Itsas Estazioa EHUko goi mailako ikerketa eta irakaskuntza zentro bat da. Plentziako sendategi zaharrean dago, eta itsas ingurumenaren osasuna eta itsas ingurumenak giza osasunean duen eragina ditu aztergai.

    Zehazkiago, itsas ekosistemen osasunarekin, ingurumen alterazioek giza osasunean dituzten eraginekin eta itsasoko biobaliabideekin loturiko ikerkuntza eta prestakuntza sustatzen ditu.

     

    Gure ikasleek, bertan, itsasoaren osasunarekin eta kutsadurarekin lotutako baliabide guztiak aztertzeko aukera izan dute laborategi ezberdinak, espezie ezberdinak, metodologia ezberdinak, etab. bisitatuz. Aukera paregabea gure ikasleek errelitatea hurbilagotik ezagutzeko.

  • Martxoak 6an, ERLE ROBOTICS enpresako sortzaileetariko bat izan dugu ikastolan hitzaldi bat ematen. Bertan robotikaren nondik norakoak azaldu ditu eta beraien enpresaren azalpen txiki bat ere eman digu. 

    Argazki gehiago hemen.

     

  • Aste honetan zehar, apirilaren 27tik 30era, 5.LH-ko ikasleek "Sukaldatu" proiektuan parte hartzen ari dira. Ekintza ikastolan bertan burutzen ari da, baina ikasleak, irakaslearekin batera, herriko Eroski batera joan dira erosketak egiten lehenengo, eta gero ikastolan, "sukaldariak egun batez" izango dira erositako produktu guztiekin plater ezberdinak prestatuz. Basque Culinary Center, Eroski, Ikastolen Elkartea eta Larramendi Ikastola dira ekintza hau antolatzen dutenak. Argazkiak ikusi hemen 

  • Aurten ere, bigarren urtea jarraian, IKASTOLAKO ALEBIN NESKAK (L.H 5.MAILAKOAK)liga irabazi dute.
    ZORIONAK NESKAK !!!

    Aurten ere, bigarren urtea jarraian, IKASTOLAKO ALEBIN NESKAK (L.H 5.MAILAKOAK)liga irabazi dute.
    ZORIONAK NESKAK !!!

    berria, kirola
  • Astearte honetan, abenduaren 15ean, DBH1eko ikasleen guraso batzuk batu ziren DBH/Batxillergoko liburutegian, SASOIAtik etorritako Ixone Akarregi  pedagogoarekin. Landu ziren gaiak TREBETASUN SOZIALAK eta GATAZKEN KONPONKETA izan ziren.  Seme-alabekin komunikatzeak / hitz egiteak  duen garratziaz ere hitz egin zen. Oso interesgarria izan zen.

  • <object width="560" height="315"><param name="movie" value=""></param><param name="allowFullScreen" value="true"></param><param name="allowscriptaccess" value="always"></param><embed src="http://www.youtube.com/v/MB7caVTxhO8?version=3&amp;hl=es_ES" type="application/x-shockwave-flash" width="560" height="315" allowscriptaccess="always" allowfullscreen="true"></embed></object>

  • Aurreko astean, urriaren 7tik 9ra, 1go DBH A-ko ikasleek, Arrasaten egon dira. Landutako gaia: Naturako proiektua. Ikusi argazkiak hemen

  • Batxilergoko ikasle diren Naia Barbarias, Maider Larrazabal, Irune Marturen eta Ane Pereak Gaztelania eta Literatura arlorako lan bat prestatu zuten. Euren irakasleak lehiaketan parte hartzera animatu zituen, eta orain, Beldur Barik leihaketan sarituak izan dira herri mailan "Nuestra historia" lanarekin.  Izan ere, identitate sexuala landu duten talde bakarra izan da. ZORIONAK NESKAK! 

    Bideoa ikusteko: https://youtu.be/DFjjJh57Vb8

    Euskal Herri mailan bere lanaren alde bozkatzeko GAUR AZKEN EGUNA. Eman diezaiegun merezitako bultzada!

    http://beldurbarik.org/eu/

     

     

  • Aste Santuko oporren bueltan, LH 6.mailako ikasleak beste aste betez Barriara joango dira ingeleseko barnetegira. Ingelesa pratikatzeaz gain, beste hainbat eta hainbat ekintza izango dituzte.

     

    Euren berri izateko, honako blog hau sortu dugu. 

     

  • Dendaren inaugurazioa eta webgunea

    Pasa dan ostiralean denda inauguratu zen. Euriak ekitaldia busti arren giro polita izan zen eta jende piloa hurbildu zen denda ikustera.

    Webgunea eta sare sozialak ere martxan daude, bertan informazioa era arinean jasotzeko aukera izango duzue (klik egin ikurren gainean sartzeko):

    www.ibilaldia.eus

    Laster ekimen berezi bat jarriko da martxan: “Noraino iritsi daiteke #eguneroalkarregaz?”. Ekimen honetan edonork parte ahal izango du Ibilaldiako kamiseta edo logoarekin munduko leku ezberdinetan argazkia atereaz eta bidaliz. Oporraldia egokia izan daiteke horretarako. Laster informatuko dizuegu honetaz.

    Gogoratu parte hartu nahi baduzu beti egongo dela zeozer zuretzako. Horrelakoak dira Ibilaldiak!Laster ekimen berezi bat jarriko da martxan: “Noraino iritsi daiteke #eguneroalkarregaz?”. Ekimen honetan edonork parte ahal izango du Ibilaldiako kamiseta edo logoarekin munduko leku ezberdinetan argazkia atereaz eta bidaliz. Oporraldia egokia izan daiteke horretarako. Laster informatuko dizuegu honetaz.

    #egunero alkarregaz

  • Ostiralean Jata mendia igo genuen 4.mailako ikasleok. Kirola egin, laguntasunean aritu eta eskualdea hobeto ezagutzeko aukera izan genuen ibilaldi honetan! Argazkiak

  • Ekainaren 6an, ostiralean, Kirol Eguna ospatu genuen Larramendi Ikastolan. KIrol egokituak hobeto ezagutzeko aukera euki genuen, eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleek, zenbait probetan aritzeko aukera euki zuten. Rakel Mateo, Mungian jaiotako Paraduathlon-eko Munduko txapeldunaren bisita jaso genuen. Argazkiak hemen

  • Bihar bertan, urtarrilak 23, Xabier Garagorri, gure Hezkuntza arduraduna entzuteko aukera izango dugu. Nola prestatu belaunaldi berriak ezezaguna zaigun bizimodurako? da Garagorrik planteatzen digun galdera-erronka erabatekoa. Horri tiraka ikastolako hezkuntza-ereduaren ezaugarri garrantzitsuenak azalduko dizkigu. 

    Ez hutsik egin, merezi izango du eta!

     

    Urtarrilak 23an Torrebillelan, 19:00tan. 

     

    #Hazigeugaz

  • nabarmena
  • Pasadan larunbatean, bostgarren mailako ikasle batzuek, Mungiako eleizan egon ziren gabon kantetan parte hartu zuten.

     

  • Ikaslearen irteera profiletik abiatuta, marko pedagogiko propioarekin, euskal curriculumean eta konpetentzietan oinarritzen da ikastola eredua. Datorren ostegunean, urtarrilak 26, 19:00etan Olalde aretoan Mikele Aldasoro izango dugu “Hezkuntza Paradigma: Edukiak ikasi edo konpetentziak eskuratu?" hitzaldiarekin. Bideoa ikusi

  • Larramendi Ikastola Kooperatiba Elkartea Mungian kokatutako irakaskuntzako kooperatiba euskaldun bat da. Haren funtzionamendu-egitura ikastola ereduan oinarritutakoa da, ikasleen familiek zuzendua.

    Hezkuntza eta zerbitzu eskaintza osoa du, 0 eta 18 urte bitarteko inguruko ume eta gazteak heztera bideratutakoa. Horretarako, Larramendi Ikastola Kooperatiba Elkarteak profesionalen talde egonkor eta goi-mailako prestakuntzaduna dauka, baita euskara eta euskal kultura sustatzeko kalitatezko hezkuntza bermatzen duten bitarteko fisiko, material eta teknologikoak ere; eta, betiere, gainontzeko kulturetara  zabalik dago.

    Larramendi Ikastola Kooperatiba Elkartearen xedea da ikasle trebeak prestatzea, gizartean erabat txertatuko direnak; baita hezkuntza-komunitatea osatzen duten guztiek parte-hartzea eta Kooperatibako kideak asebetetzea ere.

     

    misioa, ikuskera
  • 3 urtekoak animaliak ezagutzen primeran pasatu dugu. Hainbat ekintza egin ditugu eta hoien artean: animalien txokoak sortu, inguruko baserrietako animaliak ikustera joan... Esperientzia polita izan da.

     

    Gure abenturen argazki gehiago hemen

  • Urriaren 20an, DBH 3D taldeko ikasleak Arratzuko kiwi ustiategira eta Kortezubiko behi ustiategira joan ginen. Bisita hauei esker, Euskal Herriko baserri eta ustiategiak hurbiletik ezagutu genituen. Ikusi argazkiak

  • Web orria martxan jarri berri dugu.
    Ikastolak bereak dituen ezaugarriak sendotzen ditu, eta, bide horretan, gizarte-eragile guztion arteko harreman arina, erraza eta egokia bermatzen du, baita euskaraz bizitzeko eta garatzeko gaitasuna ere.

    Larramendi Ikastola. Web berria.

    sliderinicio
  • GERRA ZIBILA (1936-1939): BIZKAIA SUTEN proiektua

     
    Maiatzaren 31an, 4. DBH-ko ikasleek Gerra Zibilaren inguruko erakusketa aurkeztu dute. Hiru astetan zehar Historia, Ekonomia eta Etikan landutako "Gerra Zibila (1936-1939): Bizkaia Suten" proiektua 5 .LH-ko ikasleei erakutsi diete.
     
    Ibilaldi gelan ospatu da eta hiru egunetan zabalik egon da. DBH eta Batxilergoko ikasleek ere ikusteko aukera izan dute.
     
    Ez galdu argazki gehiago ikusteko aukera hemen.
  • Aste honetan eta hurrengoan zehar, Batxilergoko 2. mailako zenbait ikaslek, DBHko bigarren ziklotik gorakoei zuzendutako elikadura osasuntsuari buruzko hainbat hitzaldi ematen arituko dira. 

     

    Hona hemen atzoko hitzaldiko argazki batzuk. 

  • Urriaren 27an hirugarren mailako ikasleak Mungiako auzoak ezagutzeko irteera egin genuen. Ikusi argazkian hemen

  • Maiatzak 10an, Agenda 21ko aurtengo gaia hobeto jorratzeko 4 DBHko ikasle batzuek Jose Ramon Becerrak Mungian emandako hitzaldian parte hartu dute. 

    Becerra  industria- eta energia-segurtasuneko ingeniari espezialista da eta bere ekonomia eta desazkundeari buruzko lanegatik ezaguna da.

    Kontsumo arduratsua izan da landutako gaia: gizakiok sortutako aztarnaren ondorioak, gure kontsumo ohiturak, zer egin dezakegun arazo hauei aurre 

    egiteko,… Ikusi argazkiak hemen

  • Apirilaren 24ean 1. DBH-ko ikasleak Zumaiara irteera egin zuten. Bertan, Algorri interpretazio zentroari esker, Zumaiako flyscha bertatik bertara ezagutzeko aukera izan genuen. Zumaiako flyscha, historia liburu erraldoi bateko orrien antzera, gure itsasertzeko labarretan pilatutako ehunka harri xaflek osatzen dute eta geologiaren ikuspuntutik, mundu mailako erreferentzia da.

     
    Hona hemen irteerako hainbat argazki
     
  • Interesatuta bazaude, mesedez, inprimaki hau bete eta bidali (* derrigorrezkoak dira)

  • Naturako gaia lantzeko gaudela aprobetxatuz, aste honetan LH 5.mailako ikasleak Armañongo Parke Naturalean izan gara.

    Bizkaiko parke naturaletatik ezezagunena izan daiteke parke hau, baina bere paisaje ederrak eta Pozalaguako kobazulo ikusgarri eta bereziak bisitatzeko gomendioa egiten dizuegu, ez zarete damutuko!

    Ikusi hemen gu zein ondo ibili garen! 

  • Pasa den ostiralean 4.DBHko ikasleekin antzerki saio bat ikustera joan ginen Mungiako Torrebillela aretora. Ricardo Frazer aktore argentinarra protagonista duen "Magia y poesía de la Generación del 27" antzezlana ikusi genuen bertan. 

  • KIROLA EGUNA

  • Urriak 20an, 4 DBHko ikasleek “Energia eta bere jatorria”  tailerrean parte hartu dute.

    Agenda 21 proiektuaren barnean eta Mungiako Tokiko Agendak bideratuta,  FECYT  (Fundación Española para la Ciencia y Tecnología) elkarteak antolatzen duen MOVILAB deituriko trailer batetan dauden laborategietan egon dira gure ikasleak.

    Teknologiako irakasleekin batera, ikasle guztiek bi tailer egiteko aukera izan dute eta hauetan ekintza ezberdinak egin dituzte: argia ematen duten materialak erabili, hodi fluoreszente bat eginez elektrizitatearen ezaugarriak aztertu,  goi-tentsioko lineak aztertu, lupa binokularrak erabiliz material batzuen ezaugarriak ikertu, …

    Proiektu honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero: http://www.proyectomovilab.es/talleres

    Ikusi argazkiak hemen

  • Stadhageneko institutoarekin egindako elkartrukearen lehenengo partea heldu da bere amaierara. Primerakoa izan da! Bikoteen artean konplizitatea egon da eta talde moduan oso ondo moldatu dira, egindako ekintza eta irteeratako argazkietan ikus daitekeen moduan. Argazkiak hemen

  • 2.Batxillergoko giza-zientzietako ikasleak Bilbora egin dute irteera. Irteera honetan Bilboko hiriaren morfologia eta egitura aztertu dira ( Alde zaharra, zabalgunea eta periferia). Ikusi argazkiak hemen

  • Gaur, Apirilak 23a, Nazioarteko Liburuaren eguna izan da. Gaurko eguna merezi den moduan ospatu dugu, ikastolako txoko guztiak liburuz betez eta kalera irakurtzera ateraz. 

    Ikusi hemen

  • Kaixo, ikastolakideok

    Dakizuen bezala, une larriak bizitzen ari da Ziburuko Kaskarotenea ikastola. Bertako auzapezak auzitara eraman du ikastola, egungo eraikinetik egozteko. Baionako auzitegian epaia galdu bazuen ere, Pauera jo zuen auzapezak, eta hango epaileak bat egin du haren eskariarekin. Joan den astean eman zuen epaia: Ikastolari iragan astearteko epea eman zion eraikina uzteko, handik aurrera, bertan jarraituz gero, eguneko ehun euroko isuna ordaindu beharko duela ohartaraziz.

    Kaskaroteneak eraikin berean jarraitzen du, epe labur horretan ez baitu Ziburun beste lekurik topatu, eta nekez aurkituko baitu umeentzat egokia den beste eraikin bat. Egoera horren aurrean, asteartetik aitzina egunero ehun euroko isuna ordaindu beharko du.

    Hori gutxi balitz bezala, auzapezak mehatxu egin du ikastolari ur eta argindar hornidura moztuko diola eta ikastola inguratzen duen segurtasun hesia kenduko duela. Mehatxua beteko balu, isunek eragindako gastuari argindarra sortzeko makinaria eta ur hornidura alokatzeko gastuak gehitu beharko litzaizkioke.

    Txikia eta jaio berria da Kaskarotenea. Gurasoek ezin diote aurre egin gainera datorkien gastu gehigarriari. Hori horrela izanik, Ikastolen Elkarteko Artezkaritza Batzordeak asteleheneko bileran erabaki zuen Kaskaroteneari laguntzeko diru bilketa kanpaina bat , "Eman egun bateko bizia Ziburuko ikastolari" deiturikoa, abiaraztea. Kaskaroteneari ezarritako isun bana ordain dezaten eskatzen die EHIk ikastola guztiei, elkartasun eta laguntza keinu gisa, eta euskal gizarteari egin zaion eskaeraren aurrean aitzindari eta eredu bihur daitezen.

    Bide batez, “Eman egun bateko bizia Ziburuko ikastolari’ ekimena hedatzeko laguntza ere eskatzen zaizue ikastola guztiei.

    Hauxe da diru bilketarako irekitako kontu korronte zenbakia.

    Euskadiko Kutxa ES37 3035 0059 88 0590731027

    Mila esker.

    EHIko Artezkaritza Batzordearen izenean

    Koldo Tellitu Mejia

    EHIko lehendakaria

  • Pasa den ostiralean, maiatzak 12an eta urtero legez,  Agenda 21ko batzordeko kide batzuk Mungiako udaletxera joan ginen.

    Hasieran, beste ikastetxe ezberdinetako ikasleekin batera, taldeka antolaturik,  ikastetxe ezberdinetako familien kontsumo ohituren diagnostikoaren emaitzak arakatu eta ondorioak aztertu zituzten ikasleek, Mungiako udalari egin beharreko eskariak adostu zituzten eta baita hartutako konpromisoak idatziz jarri.

    Hamaiketakoa jan ondoren, udaleko ordezkariek azaldu ziguten kontsumo mailan Mungian egindakoa. Amaitzeko ikastetxe bakoitzak urtean zehar egindako ekintza batzuk aurkeztu zuen eta gure eskaera eta konpromisoak entregatu genituen.

  • Irailaren 3an, Haur-eskola zabalduko da.

    Bestetik, Irailaren 8an Haur-Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBH-Batxillergoko klaseak hasten dira. Gogoratu Irailean, Haur eta Lehen Hezkuntzakoek, klaseak goizez eukiko dituztela.

    Haur eskolako egutegia

    Haur Hezkuntza 2ºzikloa eta Lehen Hezkuntzako egutegia eta Ordutegia

                                                                                  DBHko ordutegia eta egutegia

                                                                                  1º Batxillergoko ordutegia eta egutegia

                                                                                  2º Batxillergoko ordutegia eta egutegia

  • Asteazken honetan, apirilak 6, 1go Batxillergoko Biologiako ikasteak Lea-Artibaiko baserri bat bisitatu zuten. Ikusi argazkiak hemen

  • SASOIA taldearen eskutik 3. DBHko ikasle eta gurasoek droga kontsumoaren prebentzioari buruzko tailerrean parte hartzeko aukera izan genuen. Tailer oso interesgarri eta gomendagarria.

  • Immigranteekin solasean; Zubietxe elkartearen eskutik

    Afrikar estatu ezberdinetako hiru etorkinen bizipena lehen eskutik entzuteko aukera izan dugu klasean. Pertsona hauen errealitatera hurbilduz beraien zailtasunez jabetzeko helburuarekin egindako ekimen honek gure ikasleen solidaritatea pizteko eta sakontzeko balio izan digu.

  • Elementu historikoak ez ezik, bestelako altxor naturalak eta paisajistikoak ere eskaintzen ditu Gorliz eta Armintza artean, Bizkaian, dagoen Billano lurmuturreraino iristeko bideak. Eta bide hoietatik ibili ginen igandean lagun eta famili artean.

    Egunari merezitako bukaera emateko, garagardotegi batetara joan ginen bazkaltzera. Bertan hurrengo irteera zein izango den erabakitzen ibili ginen. Laister esango dizuegu nora izango den, baina etortzeak merezi izango duela ziurtatu dezakegu dagoeneko.

     

    Izugarri ondo pasatu genuen guztiok, gazte eta ez hain gazteok! Ikusi hemen!

     

  • HEMENDIK sariak lana, ekimena eta superazioa aitortzen ditu eta balore horiek bete-betean bat datoz Larramendi Ikastolako baloreekin.

    Sari hau 50 urtetan zehar egindako ibilbide oso baten emaitza da, Larramendi Ikastolako familia, irakasle, langile eta ikasle bakoitzak bere erantzukizunetik egindakoa, hian zuzen ere.

    Guztiok egunero alkarregaz egindako bidearen emaitza da. Bihotz-bihotzez, zorion beroenak guztioi !!

     

    Hona hemen saria jasotzen dugun momentua.

     

  • Hiruhileko honetan Inken gaia dugu ardatz 5 urteko gelan. Beraien ohiturak eta bizimodua ezagutu ditugu eta horrekin batera euren elikagaiak. Haien artean fruta mota desberdinak ikusi ditugu, hala nola, aguaymantoa, lukuma, e.a. eta guk ere dastatu nahi izan ditugu. Horregatik mazedonia gozo gozoa egin dugu. Hemen dituzue argazki batzuk!

    Gainera, gorputza eta osasuna ere lantzen ari gara eta Gure Ogia okindegiko okinei esker ogia nola egiten den ikasi dugu eta etxean labean sartu eta probatu egin dugu Ikastolan egindako orea. Benetan ogi gozoa egitea lortu dugu!! Hemen dituzue argazkiak!

  • Maiatzaren amaiera hau saritsua izan da Ikastolako ikasleen artean.

    Batetik, Ainhoa Gorostiaga, 4.DBHko ikaslea Bizkaiko Idatzizko Bertso Sariketan irabazleetariko bat izan zen. Zorionak Ainhoa!

    Bestetik Mungiako Erreportaje Lehiaketan Nerea Musatadik eta Jone Barruetabeñak lehenengo eta bigarren saria jaso zuten ostiralean, maiatzaren 27an, egindako saribanaketan. Zorionak biori.

  • Maiatzak 19an Agenda 21ko antzerki tailerreko ikasleek antzerki saio bi eskaini dizkigute Ibilaldi gelan. Ander Elorduik, batxilergoko ikasleak, idatzitako, zuzendutako eta antzeztutako teknologia eta giza-harremanei buruzko antzerki obra ikusteko aukera izan genuen. Aktore/aktoresak DBHko ikasleak izan ziren.

     

    HH eta LHko ikasle eta irakasleak izan ziren gonbidatu nagusiak baina maila ezberdinetako beste ikasle eta irakasleok ere han egon ginen saioaz disfrutatzen.

     

    Danon partez, mila esker artistei!!!

     

    Argazki gehiago ikusteko aukera hemen.

  • Larramendi Ikastolak goitik beherako hezkuntza, kalitatezkoa, berritzailea eta eleanitza eskaintzen du, eta bertako eragileen aurreikuspenei egokitutako zerbitzu eta eskolaz kanpoko ekintzak ditu.

    Ikastolak bereak dituen ezaugarriak sendotzen ditu, eta, bide horretan, bertako gizarte-eragile guztien parte-hartze zuzena nabarmentzen du. Gainera, eragileon arteko harreman arina, erraza eta egokia bermatzen du, baita euskaraz bizitzeko eta garatzeko gaitasuna ere.

    Ekonomia, gizarte eta ingurumen arloei dagokienez, garapen iraunkorra lortzen du Larramendi Ikastolak, ekonomia eta finantza egoera saneatua bermatzen du eta ikastetxeak dituen mantenu eta inbertsio beharrizanekin orekan dago.

  • Hasi gara ikastolan 3D inpresorarekin lehen urratsak ematen. Lehen lanen artean, Ibilaldia 17ko logoa egin dugu. #alkarregazikasten

  • Urtarrilaren 22an Susana Malon adituaren eskutik, gure 2. eta 5. mailako ikasleek, izarrak, planetak eta hainbat ezugarri ikusteko eta ezagutzeko aukera eduki zuten. Argazkiak hemen

  • LARRAMENDI IKASTOLAKO HISTORIA LABURTUA

    mungia ikasleak 1979

    SORRERA

    • Beste herri batzuen antzera, Mungian ere 1965 urtearen inguruan lehen batzar “klandestinoak” hasten dira Ikastola sortzeko.
    •  1967an lehen taldea sortzen da 7 ikaslerekin,  ESCUELA PARROQUIAL LARRAMENDI izenpean Elizak utzitako lokaletan. Mungiako parrokoak ematen zion babes “legala” nahiz eta guraso eta irakasleen artean antolatzen zen Ikastola.
    • 1969an hiru irakasle eta 98 ikasle ditu Ikastolak.
    •  Nahiz eta ESCUELA PARROQUIAL izen ofiziala izan Ikastola izena hasieratik erabili zen.
    • Dena zegoen egiteko: egitura, materiala, antolaketa, …  baina imajinazioa eta muga gabeko inplikazioari esker aurrera egiten da egunero. Ministerioko inspektoreek ez zuten “lana errazten”.
    • Dirua lortzeko, festibalak, Olentzero, txosnak eta bestelako ekitaldiak antolatzen ziren.
    • 1976: Toki eta diru arazoak larritu egin ziren eta Ikastola bertan behera geratzeko arriskuan egon zen.
    • Askoren inplikazioari esker aurrera egitea lortzen da eta ikasgelak parrokiaren lokalez gain herriko lokaletan atondu ziren.
    • 1978an irteten da 1964an jaiotakoen 10 ikasleko lehen promozioa 8.maila osatuta.  Hauek eta 1965an jaiotakoek ezin izan zuten batxilergoa egin Ikastolan.

    IKASTOLA “BERRIA”

    • Proiektua aurrera joateaz gain handitzen doa eta 1978an Mungiako Llona auzoan, txerri granja bat erosteko aukera agertu, eta Ikastola bertara eramateko prozesua hasi genuen. Granjako pabiloiak atondu egin ziren meritu handiko guraso, langile eta herritar boluntario batzuei esker eta Ikastola “ikaragarri polita” geratu zitzaigun paraje natural eta zabal batetan.
    •  1979anLARRAMENDI IKASTOLA KOOPERATIBA” sortu zen kurtso bakoitzeko (3 urte-8.maila)  talde batekin.
    • 1984an lehen promozioa irteten da Ikastola berritik batxilergoko ikasketak amaituta.
     

    1993 - KONTZERTATUA-PUBLIKOA ERABAKIA

    • 1993ko Euskal Eskola Publikoaren ondorioz sare kontzertatua eta sare publikoaren arteko erabakia hartu beharrean aurkitzen gara. Tentsio handiko momentuak bizi ondoren sare kontzertatuan jarraitzeko erabakia hartzen da.

    1998 – IBILALDIA

    • “Erdu geugaz” lelopean Ibilaldia Mungian ospatu zen 1998ko Maiatzaren 31an.
    • Urte osoko lanaren ondorioz, arrakasta handia izan genuen eta lortutako diruarekin eraikin berri bat altxatu zen.

    GAUR EGUNGO IKASTOLA

    • Mungiako eta inguru zabaleko 1278 ikasle ditugu, hiru lerrotan antolatuta, Bizkaiko Ikastola handienetariko bat garelarik.
    • Etengabeko berrikuntza prozesuan murgilduta aurkitzen gara.

     

  •  1-LH-ko ikasleak "El Carpin"-era joan dira Dinosaurioak gaia lantzeko asmoarekin . Ikusi argazkiak hemen

  • 2015ko urtarrilaren 13an zientzietako bigarren batxilergoko ikasleek Petronorreko findegia (Muskiz) bisitatu dute. Petrolio gordina errefinatuz lortzen diren produktu ezberdinak eta beraien banaketa ikusi dute ikasleek. Findegiko eta itsasoko instalazioak ere bisitatu ditugu. Argazkiak hemen

  • Pasa den astean, asteartean eta ostegunean, 2 urteko umeek haur eskolan gosaldu dugu. Laranja zukua, fruta brotxetak (madaria, sagarra eta platanoa) eta cola-cao galletekin gosaldu ditugu.

    Zein ondo pasatu dugun lagunekin hezitzaileek prestatutako gosaria jaten! 

     

    Argazki gehiago hemen

     

     

  • Agenda 21 proiektuaren gidaritzapean eta Bizkaiko Astronomia elkarteko kideen lagutzaz, pasa den osteguna, Urriak 26an, 6.behaketa astronomiko arrakastatsua egiteko aukera izan genuen Larramendi ikastolako ikasle, familia eta irakasleok.
     
    Batik bat ekintza 5.mailako ikasleei bideratuta zegoen, espazioa lantzen ari bait dira une honetan, baina gainontzeko ikasle guztiak ere gonbidatuak izan ziren eta izan genuen zeru garbiari esker, ilargia, saturno, konstelazioak, m31 galaxia eta beste hainbat gorputz zerutar ikusteko aukera izan genuen.
     
    Asko ikasteaz gain, ederto pasatu genuen alkarrekin! Hurrengoaren zai dagoeneko!
     
    Ikastolaren izenean, lan hau aurrera ateratzeko lan egin duzuen guztioi eskerrik beroenak.
     
    Argazkiak ikusi nahi? Klikatu hemen.
  • Aurreko asteko ostegunean 3.DBhko ikasleek Santa Ageda abesten ibili ziren Mungiatik eta bere inguruetatik. Argazkiak hemen

  • Hezkuntza eskaintza

  • Duela gutxi ospatu genuen euskeraren nazioarteko eguna. Larramendi Ikastolako ikasle eta irakasleok, egunero alkarregaz saiatzen gara euskararen erabilera indartzen.Gabonetan ere gogoratu: "Hizkuntza ez da galtzen erabilia bada"

    Egin diezaiogun gure oparia euskarari!

    Bla, bla, bla egunero

    Bla, bla, bla alkarregaz

    Bla, bla, bla EUSKARAZ! Ikusi bideoa hemen

  • Urtero legez 2. DBH-ko ikasleak Zumetzagara joan dira Mikel Deuna eguna ospatzera. Ikusi argazkiak hemen

  • Azaroak 9an, Agenda 21eko proiektuaren barnean, Haitiko bisita bat izan dugu.  Rosseau , “VSF-Justicia Alimentaria” erakundeko kolaboratzailea, 1go batxilergoko gure ikasleekin solasaldi bat izan du. Bi saio ezberdinetan, azaldu digu artoaren garrantzia bai Mungian eta bai Haitin,  baita bere herriko ingurumenaren egoera, politika,… Oso bisita interesgarria!!

  •  
     
  • SEXUAZ HITZ EGINGO DUGU?

    Nori zuzendua: 0 – 14 urte bitarteko seme-alabak dituzten guraso eta  familiei zuzendua; baita gaian interesaturik egon daitezkeen profesionalei ere.

    Helburua: nagusiek sexuari buruz ditugun tabu eta beldurrak partekatzea eta umeekin sexuaz hitz egiteko tresnak jasotzea, beraien sexualitatearen garapen prozesuan elkar laguntzeko.

    Datak: 1. saioa: azaroak 23 (asteazkena) 2. saioa: azaroak 30 (asteazkena).

    Ordua: 18:00 - 20:30 (Ibilaldi Gelan).

    Prezioa: 55 euro (ezinbestekoa izango da ordaindu izanaren agiria aurkeztea lehenengo saioaren hasieran).

    Izen-ematea: Web orriko formularioa erabiliz.

    YOGA FAMILIAN 2016-17

    Nori zuzendua: 4 – 14 urte bitarteko seme-alabak dituzten familia eta profesionalei zuzendua.

    Data: Urriak 21; Azaroak 25; Urtarrilak 27; Otsailak 24; Martxoak 31 eta Maiatzak 5 (saio guztietara edo interesatzen zaizkizunetara bakarrik eman dezakezu izena).

    Ordua: 16:30 - 17:30 (Ibilaldi Gelan).

    Helburua: Kontzentrazioa hobetzea, lasaitasuna eta baretasuna lortzea, auto-estima hobetzea, lepoa sendotzea, gorputzaren jarrera hobetzea, gure emozioak ezagutzen eta kudeatzen jakitea … baian zalantzarik gabe famili artean hain momentu aberasgarri eta osasuntsua partekatzea izango da onena.

    Taldeak: Gehienez 50 pertsona.

    Prezioa:

    5 euro/umeko; 10 euro/nagusiko (familiako 3. kidetik aurrera, %50eko deskontua aplikatuko da).

    Izen-ematea: Web orriko formulario erabiliz.

    Ikusi atxikitutako dokumentua hemen

    LEHEN SOROSPENAK UMEENTZAT

    Nori zuzendua: LH 2tik – LH 6ko umeei zuzendua.

    Data: apirilak 22 (ostirala).

    Ordua: 16:15 - 18:15 (LH-ko liburutegian).

    Helburuak: eguneko momentu askotan gure umeak pertsona nagusi bakar batekin aurkitzen dira. Pertsona honi edozer gertatuko balitzaio, ume hauek izango lirateke alarma eman beharko luketenak. Tailer honen helburua, beraz, larrialdi egoerak antzeman, laguntza eskatu eta lehen sorospenak aplikatzeko euren adinera egokitutako trebetasuna hartzea da.

    Taldeak: gutxienez 6 / gehienez 14

    Prezioa: 8 euro (diru sarrera egin izanaren justifikantea eraman beharko da tailerrera).

    Izen-ematea: web orriko formulario erabiliz, apirilak 20a baino lehen.

    Oharra: beharrezkoa da etxetik panpin bat ekartzea.

    MINDFULLNESSA HAZKUNTZA ETA HEZKUNTZAN

    Zer da: Mindfulnessa interesez, kuriositatez eta onarpenaz momentuan momentuko egoerari arreta jartzean datza. Hau hazkuntza eta hezkuntzara eramanez, tailer honetan umeak erabateko arretarekin zelan hazi eta hezi ikasiko dugu, gure seme alabei transmititu nahi dizkiegun baloreak benetan transmititzen dizkiegun kontziente izanik, edota gizarteak inposatutako hezkuntza ereduen arabera hazi eta hezten ditugun hausnartuz.

    Gurasook egunero sufritzen dugun estresak gure seme-alaben hazkuntza eta hezkuntzan eragiten du eta azken hauek ere estres maila oso altuak erakusten dituzte, hala nola, motibazio falta, urduritasuna, hiperaktibitatea, agresibitatea eta baita depresioa ere. Horretarako, gure bizitzen gaineko erabateko arreta landuko dugu, gero hau gure seme-alaben bizitzetara eraman ahal izateko.

    GURASO EMOZIONALKI OSASUNTSUAK  = UME EMOZIONALKI OSANTSUAK

    Informazio gehiagorako egin klik hemen.

    Nori zuzendua: seme-alaben hazkuntza eta hezkuntzan arduratuta dauden eta horien inguruan aldatu beharreko jokabideak sumatzen dituzten gurasoei (bai ume txiki zein nerabeen gurasoei). 

    Zeintzuk dira helburuak:

    Ø  Era kontzientean arreta jartzen ikastea.

    Ø  Gure gorputzaren gaineko kontzientzia handitzea.

    Ø  Emozioen gaineko kudeaketa eta gizarte-elkarrekintza hobetzea.

    Ø  Kognizio trebetasunak, ongizatea eta lasaitasuna areagotzea.

    Ø  Haurtzaroan jasotako jokaera patroiak ezabatzea.

    Ø  Gure seme-alabekiko komunikazioa kudeatzea.

    Ø  Entzute aktiboa erraztea.

    Ø  Eurek diren modukoak direla onartzea, ez guk izatea nahi dugun modukoak.

    Noiz: apirilak 21 (osteguna) eta 28 (osteguna) eta maiatzak 5 (osteguna) eta 10 (asteartea) (4 saio)

    Ordua: 18:00 – 20:15

    Prezioa: bazkideak 80 € / ez bazkideak 100 € (lehenengo egunean diru sarrera egin izanaren justifikantea eraman beharko da).

    Taldeak: gutxienez 5 / gehienez 25

    Izen-ematea: web orriko formularioa erabiliz, apirilak 19a baino lehen.

    .

     

    LEHEN SOROSPENEN GAINEKO FORMAKUNTZA GAZTE ETA NAGUSIENTZAT ( 8 ordu guztira)

        Nori zuzendua: ikastolako guraso, langile eta ikasleentzat (13 urtetik aurrera).

    Noiz: otsailak 19 (ostirala), otsailak 26 (ostirala), martxoak 4 (ostirala) eta martxoak 18 (ostirala).

    Ordua: - 1go txanda: 16:15 - 18:15

                  - 2. txanda: 18:30 - 20:30

     

    Helburuak:

    Lehen sorospenen gaineko oinarrizko ezagutza eta trebetasuna jaso, eskolan zein eskolaz kanpo aplikatu ahal izateko.

    Larrialdi kasuetan ZER EGIN eta ZER EZ ikastea (kalte gehiago ez eragin eta posizio egokian jartzea anbulantzia etorri arte).

    Periparada kardiakoa antzematea.

    Biziraupen-katea aktibatzeko trebezia hartzea.

    Oinarrizko erreanimazio maniobrak ikastea.

    Taldeak: Mugatuak izango dira (10 gutxienez, 14 gehienez).

    Prezioa: 40 euro guztira (4 saioetarako prezioa).

    Inskripzio epea: Otsailaren 1etik 16ra (izen-emate orria betetuz).

    Ordainketa: Inskribatzeko epea bukatu eta ostean, apuntatutako lehenengo 14 pertsonei tailerretan parte hartzeko onarpena jakinaraziko zaie (inskripzio hurrenkera zorrotza errespetatuz). Baieztapena jaso eta gero egin behar izango da ordainketa. Lehenengo egunean ordainketa egin izanaren ziurtagiria erakutsi behar izango da.

    PLANETARIUM-A IKASTOLAN

    Nori zuzenduta: Astronomian interesatuta zaudeten guztioi

    Helburua: Astronomia, Unibertsoa eta planetenganako kuriositatea handitzea. Zientzienganako motibazioa handitzen laguntzen duen herramienta bat da.

    Data:  Urtarrilaren 22an, arratsaldeko 16.00tan

    Prezioa: Dohain

    Oharrak: Talde mugatua: Gehienez 30 pertsona, izen-emateen arabera.

    ASTRONOMIA: PUNTU URDIN BATEAN

    Nori zuzenduta: Astronomian interesatuta zaudeten guztioi

    Helburua: Astronomiari buruzko hitzaldia. Astronomia ezagutzea, ikasi eta era erraz eta dibertigarri batean astronomia praktikatzea.

    Data:  Urtarrilaren 26an, arratsaldeko 17.30tan

    Prezioa: Dohain

    YOGA FAMILIAN

    Nori zuzenduta: 4-14 urte bitarteko seme-alabak dituzten guraso eta profesionalei zuzendua

    Helburua: Kontzentrazioa hobetzea, lasaitasuna eta baretasuna, autoestima hobetzea, lepoa sendotzea, gorputzaren jarrera hobetzea, gure emozioak ezagutzen eta kudeatzen jakitea... baina zalantzarik gabe famili artean hain momentu aberasgarri eta osasuntsua partekatzea izango da guztiontzako onena.

    Datak:  Hilean ordu beteko saio bat. Abenduak 11, Urtarrilak 15, Otsailak 19, Martxoak 11, Apirilak 15, Maiatzak 6.

    Prezioa: 5 euro/umeko, 10 euro/nagusiko.

    Oharrak:

    *Saio guztietara edo interesatzen zaizkizun saioetara bakarrik eman dezakezu izena.

                    *Talde mugatuak: Gehienez 50 pertsona.

    Ikusi atxikitutako dokumentua hemen

    JOLAS-PROBATZEA

    Nori zuzenduta: Guztioi.

    Helburua: Kalitatezko jolasa zabaldu eta sustatu nahi dugu FamiliaEskolan. Jolas-probatzeak eurek ezagutzea eta eurekin esperimentatzeko aukera ematen du erosteko beharrizenik gabe. Ospakizun berezi bat, urtebetetze bat, Gabonak edota etxeko jokoak aldatu nahi duzuenontzat aukera eroso eta interesgarria suerta liteke. Eta nola ez, profesional guztiotzat, aholkularitza pertsonalizatu honek gure seme-alaben beharrizanak kontutan izateaz gain, eskola talde bakoitzaren ezaugarriak eta eskaera pedagogikoak aintzat hartzen dituelako.

    Data: Abenduak 11an, 16:15tan

    Prezioa: Dohan

    Izen-ematea: Webeko formularioa erabiliz eta abenduak 10 baino lehen.

    Oharrak: Betetu izen-emate orria, plaza mugatuak. Zu bakarrik etor zaitezke edo zure seme-alabekin, denak batera jolasak probatzeko. 

  • Txarriboda ospatuko dugu Larramendi Ikastolan larunbat honetan. Bazkarirako txartelak Idazkaritzan eskuratu ditzakezue.

    ETOR ZAITEZ !

  • “Osasun Eguna” bezela  izendatu dugu gaurko eguna eta 3.dbh-ko ikasleek aste bitan zehar  Biologia, Fisika-kimika, Kultura klasikoa, Ingelesa, Euskera eta  Matematikan landutako MENS SANA IN CORPORE SANO ​proiektua aurkeztu diete 1.dbh eta 2.dbh-ko ikasleei.  

    Argazkiak hemen ikusgarri.

     

  • MEÑAKATIK ARRIETARA

    Asteburuan ekin genion urteko bigarren mendi irteerari, Meñakatik irten eta Arrietara joan ginen. Eguraldiak tartetxo bat eman zigun eta osteratxo polit batez gozatu ahal izan genuen. Arrietara heldu ginen eta indarrak berreskuratu behar genituen. Martin Deunaren jaiak zirela aprobetxatuz, buskentza eta txorizo gozoz bete genituen tripak. Ondo bete gainera!

    Izugarri ondo pasatu genuen goiza! Badaukagu buruen zein izango den hurrengoa. Animatuko zara?

    Argazkiak ikusi nahi badituzu, sakatu hemen.

  • "Ikasturtea badoa aurrera eta kurtso bukaerak exijitzen digun azken esfortzuak estres egoerak eragin diezaizkiguke. Horiei aurre egiteko Mindfulnessa esakeintzera gatoz DBH eta Batxilergoko ikasleentzat.
     
    Zer da Mindfulnessa? Une bakoitzean bizi dugun egoerari arreta kontzientea eskeintzea da, jakin-minez, gogoz eta onarpen jarreraz. Estresa murrizteko modu eraginkorra da, autokonzientzia handitu, estresaren ondorio fisiko eta psikikoak arindu eta gure osasun integrala hobetzen duelarik. Gehiago jakiteko egin klik
     hemen. 

    Noiz: apirila eta maiatzeko astelehenetan 15:30etatik - 16:30etara.
     
    Prezioa: 15 euro/hilean.

    Izena ematea: idazkaritza@larramendi-ikastola.net / 94 674 90 80
     
    Kanpora estresa!!!!"

  • Klikatu hemen izen-emateko eskaera orria eskuratzeko. Gogoratu eskaera orria  izen-emate epea bukatu aurretik betetzea.  Ordainketak ondorengo kontu zenbakian egin behar dira ES98 2095 0564 7039 1010 7527 KUTXABANK (Banka on-line bidez bada hobe). Ekintzaren egunean ordainketaren ziurtagiria aurkeztu behar izango da.

  • 2010-11 ikasturteko ikasmaterialak: argitalpenen egoera

     

    Ikastolen ikasmaterialak: 2010-11 ikasturtea

     

    Urtxintxa proiektua

    Txanela proiektua

    Ostadar proiektua

    Eleanitz-English proiektua

     

     

     

     

    Bertsoz proiektua

    CD-ROMak

    Webguneak

    Bideogintza

  • Joan zen ostegunean, maiatzaren 29an eta Torrebilela kultur etxean, "kerik gabeko gelak" projektuaren barruan, Mungian parte hartu duten 3  ikastetxeen arteko sariak banatu ziren. Irabazleak ikasle guztiak izan arren (9 gela guztira), Naia Jaio, ikastolako DBH1Ako ikaslearen marrazkia suertatu zen aukeratua.
    Zorionak Naia!!!

  •  

    3.Lehen Hezkuntzazko ikasleak, ekosistema ezberdinen gaiari helduz, Gorbeiara txango egin dute aste honetan. Argazkiak hemen

  • Ikastolaren Oharra

  • Haurreskola aurrean, haurrek lorak eta aurreko astean yogur poteetan ereindako dilistak landatu ditugu.

     

    Ikasolan oso kontziente gara umeak naturarekin erlazio zuzena izateak dituen abantailez eta onura guztiez, gainera, ikastolako inguru paregabeak aukera ugari ematen dizkigu horretarako, hori dela eta, eguraldiak laguntzen digunean, holako jarduerak egiteko aprobetxatzen dugu. Umeek asko disfrutatzen dituzte egun hauek!

     

    Argazkiak

  • HAUR HEZKUNTZA

    2 URTE

    • Ikasturte amaierako bidaia

    3 URTE

    • Ikastola inguruko baserria
    • Mungiako kultur etxera filma ikustera
    • Gorlizko hondartza
    • Ikasturte amaierako bidaia

    4 URTE

    • Ikastola
    • Gorlizko hondartza
    • Ardiak inguruko zelaietan
    • Ikasturte amaierako bidaia

    5 URTE

    • Izenaduba basoa (Olentzeroren etxea)
    • Ikastola
    • Gorlizko hondartza
    • “AUTO BAKO” eguna
    • Mungia
    • Ikasturte amaierako bidaia

     

    LEHEN HEZKUNTZA

    1. MAILA

    • Ikasturte amaierako bidaia

    2. MAILA

    • Enkarterrietako museoa
    • Madariaga dorretxea. Busturia
    • Ikasturte amaierako bidaia

    3. MAILA

    • Kutxa espazio. Donosti
    • Meategi museoa. Enkarterriak
    • Gorbeia
    • Ikasturte amaierako bidaia

    4. MAILA

    • Basondo
    • Bilboko museo arkeologikoa
    • Ikasturte amaierako bidaia

    5. MAILA

    • Uriguen parkea. Mungia
    • Planetarium. Iruña
    • Urdaibai
    • Guggenheim museoa
    • Ikasturte amaierako bidaia

    6. MAILA

    • Erreka eguna. Mungia
    • Energia tailerra. Miramon
    • Miko. Gasteiz
    • Ikasturte amaierako bidaia

     

    DBH - BATXILERGOA

    DBH 1

    • Arrasateko udaleko ingurumen eskola

    DBH 2

    • Zehaztu gabe

    DBH 3

    • Euskal herriko parke natural bat
    • Durangoko liburu azoka

    DBH 4

    • Egunkari baten egoitza
    • Energía berriztagarriak
    • Ikasketa bidaia

     

    OHARRA: MAILA GUZTIETAN EGITEN DA IKASTURTE BUKAERAKO BIDAIA. BALITEKE BIDAIAREN BAT KENTZEA EDO BESTEREN BAT GEHIAGO EGITEA EGOERAREN ARABERA.

  • Heldu da agur esateko momentua, bueno, agur ez, gero arte besterik ez, irailean berriz ikusiko dugulako alkar. Kurtsoari merezi zuen bukaera borobila eman diogu aurton: Ibilaldi jai ahaztezinaren ondoren (bideoa hemen), Ikastolako jai zoragarria bizi izan genuen, eta hori gutxi balitz, aurtengo Mungiako jaietako pregoia gure ikasle diren Anek eta Anderrek eman dute, zoragarri ondo ein dute gainera. Zuotaz harro gaude! Eta oraindik Sukalkia geratzen zaigu!
     
    Txupinazoan egoterik izan ez baduzu, edo berriz bizi nahi baduzu, hemen duzu prestatu dugun bideotxo bat. Anderrek eta Anek hain ongi emandako pregoia berriz ikusteko aukera hemen. Ohore handia izan da guretzat pregoia eman ahal izatea, eta Mungiari eskertu nahi diogu aukera.

     

    Ikastolako jaiko argazkiak hementxe bertan. Eguna Dangi espaziora bidaliz hasi genuen, urtean zehar egindako eskulanak erakutsi genizkien gurasoei, erakustaldiak ikusi eta bazkal ondoren parranda itzela egin genuen. Bero egin zuen, baina aurkitu genuen freskatzeko modua... Ikusi ikusi!

    ...

  •   NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA - NIE

     Helbidea: San Anton, 3 - 1
                      31001 Iruñea

     Telefonoa: 948 222196 
     Faxa: 948 222941
     E-posta: nie@ikastola.net

     Webgunea: www.nieikastola.net

      IÑIGO ARITZA  Ikastola - Altsasu

     Helbidea: Basomutur, z/g
                      31800 Altsasu
     Telefonoa: 948 562951
     Faxa: 948 564006
     E-posta: altsasu@ikastola.net
       
     TXIOKA Haur Ikastola - Altsasu
     Helbidea: Santokristobarren, z/g
                      31800 Altsasu
     Telefonoa: 948 373023
     E-posta: txioka.haur.ikastola@inigoaritza.com
     Webgunea: www.txioka.blogspot.com

      PAZ de ZIGANDA Ikastola - Atarrabia

     Helbidea: Ermitaldea, 1
                      31610 Atarrabia
     Telefonoa: 948 136614
     Faxa: 948 136355

     E-posta: pziganda@ikastola.net

     Webgunea: www.pazdezigandaikastola.net

      LABIAGA Ikastola - Bera

     Helbidea: Alzate, 12
                      31780 Bera
     Telefonoa: 948 630172
     Faxa: 948 630172

     E-posta: bera@ikastola.net 

      BAZTAN Ikastola - Elizondo

     Helbidea: Santiago Mendinueta, z/g
                      31700 Elizondo
     Telefonoa: 948 452448
     Faxa:

     E-posta: baztan@ikastola.net

      ANDRA MARI Ikastola - Etxarri

     Helbidea: Larrañeta, 9 
                      31820 
    Etxarri Aranatz

     Telefonoa: 948 460286

     Faxa: 948 460343

     E-posta: etxarri@ikastola.net 

     Webgunea: www.andramariikastola.net

      ARANGOITI Ikastola - Irunberri

     Helbidea: San Adrian, 8,
                      31440 Irunberri
     
     Telefonoa: 948 880453 
     Faxa:

     E-posta: irunberri@ikastola.net 

      JASO Ikastola - Iruña

     Helbidea: Miluze Zubia, 14
                      31008
    Iruña
     Telefonoa: 948 250546
     Faxa: 948 172637

     E-posta: jaso@ikastola.net

     Webgunea: www.jasoikastola.com 

      TANTIRUMAIRU Ikastola - Lesaka

     Helbidea: Arretxea kalea, 13
                      31770 Lesaka
     Telefonoa: 948 637308

     E-posta: tantirumairu@lesaka.ikastola.net

     Webgunea: www.nafarroakoikastolak.net/lesaka 

      LIZARRAko Ikastola - Lizarra

     Helbidea: Gustavo Maeztu, z/g
                     31200 
    Lizarra
     Telefonoa: 948 553757 
     Faxa: 948 553778 

     E-posta: lizarra@ikastola.net 

      IBAIALDE Ikastola - Lodosa

     Helbidea: Sartagudako Errepidea, 19
                      31580 Lodosa
     Telefonoa: 948 694654 
     Faxa: 948 694655

     E-posta: lodosa@ikastola.net 

      TAFALLAko Ikastola - Tafalla

     Helbidea: La Plana, z/g
                      31300 Tafalla
     Telefonoa: 948 700728 
     Faxa: 948 755011

     E-posta: tafalla@ikastola.net

      ARGIA Ikastola - Tutera

     Helbidea: Tutera etorbidea, z/g
                      Fontellas- Tutera
     Telefonoa: 948 825137
     Faxa: 948 410708 

     E-posta: tutera@ikastola.net 

      ERENTZUN Ikastola - Viana 

     Helbidea: Kuetoko Bidea, z/g
                      31230 Viana
     Telefonoa: 948 446265  
     Faxa: 948 446265 

     E-posta: biana@ikastola.net

     Webgunea: www.erentzun.net 

      ZANGOZAko Ikastola - Zangoza

     Helbidea: Magdalena Luzapena, z/g
                      31400 Zangoza
     Telefonoa: 948 870983  
     Faxa: 948 870983 

     E-posta: zangoza@ikastola.net

      SAN FERMIN Ikastola - Zizur Txiki

     Helbidea: Iruñeko Etorbidea, 7
                     
    31190 Zizur Txiki
     Telefonoa: 948 183903 
     Faxa: 948 183902 

     E-posta: sfermin@ikastola.net

     Webgunea: www.sanferminikastola.com

  • DBH 4. mailako ikasleek Mungialdeko Gazte Sortzaile Azokan parte hartu dute aurten. 

    Gazteen artean ekintzailetza bultzatzeko proiektua da Sortzaile azoka.

    Enpresa proiektu interesgarriak sortu dituzte eta horietatik batek errekonozimendua lortu du, TEEN BUS proiektuak.

    ZORIONAK DANOI!!!!!

     

    Argazkiak hemen

  • Ilargi betearekin ume gehiago jaiotzen dira? Gure garunaren % 10a bakarrik erabiltzen dugu? Azenarioek bista hobetzen dute? …

    4 DBHko ikasleek galdera hauek eta beste hainbat erantzun dituzte. Aurreko urteetan bezala, ikasleek zientziarekin lotutako proiektu bat garatu dute.

    Hemen klikatuz, euren lanen laburpena aurki dezakezue. 

     

     

  • Ba al dago oporretatik bueltatzeko modu hoberik kideekin ikastolako inguruetan tradizioetan oinarritutako errezetak egiten ikastera joatea baino ? Horrela hasi dugu azken hiruhilabetea Larramendi Ikastolako 4.mailako ikasleok.

  • KiVA eguna ospatu da hainbat ikastoletan, eta nola ez, baita Larramendi Ikastolan ere. Hainbat ekintza antolatu ditugu gure ikastolan jazarpenik onartzen ez dugula gogor aldarrikatzeko. Alde batetik, LHko ikasleek mural handi bat margoztu dute, eta bertan, jazarpenaren inguruko hainbat mezu idatzi dituzte; bestetik, DBHko ikasleek, mosaiko erraldoi bat osotu dute. Ikusi nahi? Egin klik hemen

     

    Larramendi ikastola Kiva ikastola

     

     

  • Astronomiaren historia laburtua Larramendi Ikastolan.

    5 eta 6. Mailako ikasleek zeru ilunak mantentzearen eta berreskuratzearen garrantziaz ohartarazten gaituzte magiaz beteriko antzerkian. Azkenean, nola ez, behaketa berri bati hasiera emateko. IKUSTEKO AMATA ARGIAK!!!

    Argazkiak hemen

     

  • Berreziketa gela

    • PSIKOLOGOA 0-3 URTE:                             Violeta Gallego
    • PSIKOLOGOA HH-LH:                                  Ana Gandarias
    • PEDAGOGA HH-LH:                                     Ainara Zugazaga
    • PSIKOLOGOA DBH-BATXILERGOA:             Itziar Legarreta
    • ORIENTATZAILEA DBH-BATXILERGOA:       Kepa Urrutikoetxea

    Musika

    • MUSIKA LEHEN HEZKUNTZA:                     Ainara Arrizabalaga

    Ingelesa

    • HH 3, 4 ETA 5 URTE:                                Leire Iturregi
    • LH 1, 2 ETA 6. MAILAK:                            Izaskun Elgezabal
    • HH 5 URTE ETA LH 4-5. MAILAK:              Gorka Bilbao
    •  LH 3. MAILA:                                           Ander Gardeazabal

    Science

    • LH 1 ETA 2. MAILAK: :                             Ander Gardeazabal
    • LH 3. MAILA:                                           Gorka Bilbao

    Bizikidetza - Erlijioa

    • LH 1 ETA 6. MAILAK:                               Iñigo Etxeandia
    • LH 2, 3, 4 ETA 5. MAILAK:                       Ainara Arrizabalaga
    • LH 2. MAILA:                                           Unai Ibergarai

    Heziketa Fisikoa

    • LEHEN HEZKUNTZA:                               Eñaut Pascal
    • DBH-BATXILERGOA:                               Iñigo Zugazaga, Unai Ibergarai

    Laguntzaileak

    • HEZIKETA BEREZIA:                                Itziar Legarreta, Oiane Rozas
    • HAUR ESKOLA:                                        Maribel Bascaran, Nerea Erkoreka, Ainara Inclán

     

    Servicios de Orientación

    Ikasleen orientazioa etapa edo ziklo guztietan egiten da. Beraz, irakasleen eta hezkuntza osoaren ardatza da.

    Orientazio lanak lau esparru hauetan egiten dira:

    1. Pertsona mailako orientazioa
    2. Eskola mailako orientazioa
    3. Famili mailako orientazioa
    4. Lanbide eta bokazio mailako orientazioa

    Goian aipatutako atalak, zerbtzu hauen bidez zehaztu ditzakegu:

    • Laguntza gela
    • Berreziketa gela
    • Kasuen azterketa
    • Tutoretza plana
    • Hitzaldiak
    • Orientazioa: ikasle-irakasle-guraso

    Froga psikologikoak egiten dira, batez ere maila hauetan:

    • Haur hezkuntza amaitzerakoan
    • Lehen hezkuntzako 2. mailan
    • Lehen hezkuntzako etapa bukatzerakoan
    • DBH-ko 2. mailan
    • DBH-ko 4. mailan
    • Batxilerreko 2. mailan
  • Bertsolaritza proiektua: Bertsozaleen Elkartearekin batera, estrategia-plan sendo bat adostu eta sustatzea, bertsolaritza, eskola-curriculumaren barruan modu orokortuan garapena izango duen kultura-adierazpena izan dadin” (II Plan Integrala, 2.8.2).

    Bertsolaritza Ikastoletan proiektua Ikastolak 2020 proiektutik abiatuta diseinatzea: hizkuntza-hezkuntzaren arloan curriculum-neurria eskolorduetan, bereziki.

    Bertsolaritzaren sustapenerako ikastoletan bultzatzen eta garatzen diren jarduerak:

     Ikastolen Bertso Eskolak
        • Ikastoletako emanaldiak
        • Materialgintza
        • Bertso eskoletako ikasleen barnetegiak
     Eskolarteko Bertsolari Txapelketak
        • Lurraldeka
        • Euskal Herrikoa
     Argitalpenak (CD, liburuxka)

     

    Hizkuntza proiektuaren ikuspegitik, Aisialdiko zerbitzuen eskaintza Xiba eta Bertsolaritza zerbitzuen proiektuarekin lotzea, hezkuntza-proiektu komunaren osotasunezko markoan” Plan Integrala, 2.8.3.

  • Ikastola mugimenduaren hilabetekaria dugu 1991z geroztik.

    Aldizkariak ikastolen izaera lantzen, sendotzen eta kohesionatzen laguntzen du, ikastola zein Federazio bakoitzaren berri emanez.

    Urtero hamar zenbaki argitaratzen dira familia guztietara, erakundeetara eta komunikabideetan banatzeko.

    "IKASTOLA" aldizkariaren atala ikusi hemen.

     

  • Urriaren 5ean, 4.DBHko Prentsa Tailerreko ikasleek EITBren Bilboko egoitzara irteera egin dute.  Radio Euskadiko “Boulevard” saioa ordu erdiz zuzenean entzuteko aukera izan dute. Hortaz gain, erredakzioa eta bertako beste plato batzuk bisitatu dituzte,  ETB 2ko Teleberri  saiokoa, esaterako.

    Urriaren 13tik aurrera EITBren webgunean ikusgai izango dira bisitan zehar ateratako argazkietako batzuk. Argazkiak hemen

  • Ikastolan be Euskararen eguna ospatzen. Ikusi argazkiak hemen

    Laster bideoa eskuragarri...

  • 5.LH ko ikasleak Guggenheimen egon ginen urtarrilaren 12an. 

    David Hockneyren obrak aztertu eta hausnartu ondoren, artista izateko aukera izan genuen!

     

    Ikusi hemen.

     

  • 2. Batxilergoko Biologiako ikasleek apirilaren 25ean Plentziako Itsas Estaziora (PIE) egindako bisita.

     

    Argazki eta informazio gehiago hemen.

  • Interesatuta bazaude, mesedez, inprimaki hau bete eta bidali (* derrigorrezkoak dira)

  • Ikastolako HH-LHko zuzendari pedagogikoari, Iñigo Etxeandiari, egindako elkarrizketa KIVA programari buruz "Aire del Norte” irratsaioan (gaztelaniaz).

  •  Aurreko ostiralean Kirol Eguna ospatu zen Larramendi Ikastolan. Antolatutako ekintzetan Haur eta Lehen Hezkuntzakoek hartu zuten parte. Kirol Eguneko argazkiak ARGAZKI BILDUMA---> LARRAMENDI IKASTOLAKO ALBUMA---> KIROL EGUNA 2013 Karpetaren barruan ikus ditzakezue.
    Igorlea Admin

    berria
  • Joan den ostiralean, urtero legez, 3. DBHko ikasleok  Durangoko euskal liburu eta diskaren azoka bisitatu genuen.

  • ihauteriak

    <object width="560" height="315"><param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/MB7caVTxhO8?version=3&amp;hl=es_ES"></param><param name="allowFullScreen" value="true"></param><param name="allowscriptaccess" value="always"></param><embed src="http://www.youtube.com/v/MB7caVTxhO8?version=3&amp;hl=es_ES" type="application/x-shockwave-flash" width="560" height="315" allowscriptaccess="always" allowfullscreen="true"></embed></object>

    Irakurri gehiago

  • Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak, IKT Heldutasun Eredua ziurtagiria eman dio Larramendi Ikastolari.

  • Abenduaren 2an, arratsaldeko 6etan DBH/Batxillergoko liburutegian izan genuen Juan Ignazio Otegi, IKTean aditua. ITS-SECURITY enpresatik  bereziki arlo honetan espezializatzen den abokatu honek gure seme-alabek sare sozialen munduan murgiltzen direnean izan ditzaketen arriskuez informatu gintuen. Egoera horien aurrean egon daitezkeen irtenbideak ere aurkeztu zizkigun. Aholku interesgarriak poltsikoratuta eta zerbait gehiago egin dezakegun inpresioarekin atera ginen.

    Mila esker eta ikusi arte Juan.

    Argazkiak hemen

  • Aurten, baratzeaz gain, Lorategi bertikala martxan jarri dugu, dena birziklatutako materialarekin. Argazkiak ikusi hemen

  • bideoa
  • Mungiako X. berba probak, Apirilaren 26an, Domekan

  • Joan den ostiralean 2.Batxilerreko Arteko ikasleok bisita egin genion Santa Maria katedralari (Gasteiz).

  • Larramendi Ikastolak goitik beherako hezkuntza, kalitatezkoa, berritzailea eta eleanitza eskaintzen du, eta bertako eragileen aurreikuspenei egokitutako zerbitzu eta eskolaz kanpoko ekintzak ditu.

    Ikastolak bereak dituen ezaugarriak sendotzen ditu, eta, bide horretan, bertako gizarte-eragile guztien parte-hartze zuzena nabarmentzen du. Gainera, eragileon arteko harreman arina, erraza eta  egokia bermatzen du, baita euskaraz bizitzeko eta garatzeko gaitasuna ere.

    Ekonomia, gizarte eta ingurumen arloei dagokienez, garapen iraunkorra lortzen du Larramendi Ikastolak, ekonomia eta finantza egoera saneatua bermatzen du eta ikastetxeak dituen mantenu eta inbertsio beharrizanekin orekan dago.

     

    Helburuak

    1. Larramendi Ikastola euskararen transmisio eta garapenarekin eta euskal kulturarekin konprometituta egonik, beste kulturetara irekia dagoen ikastetxe euskaldun bat da.
    1.1.- Hizkuntza eredua: D. Euskara erabiltzen da komunikatzeko eta ikasteko, bide batez gure hizkuntza kanpora ere zabalduz eta inguruko euskara indartuz.
    1.2.- Euskal kultura: gure kultur ondarearekin erlazionatutako ekintzak gauzatzen dira, bertoko sustraiak eta identitatea landuz.
    1.3.- Gaztelania: derrigorrezkoa Lehen Hezkuntzatik aurrera. Helburua: Batxilergoa amaitzean Larramendi Ikastolako ikasleak unibertsitateko ikasketak gazteleraz egiteko gai izatea.
    1.4.- Ingelesa: derrigorrezkoa Haur Hezkuntzatik aurrera. Irakasgai batzuk ingelesez egitea bultzatzen da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik aurrera. Helburua: Batxilergoa amaitzean ikasleak unibertsitateko ikasketak ingelesez egiteko gai izatea.
    1.5.- Frantsesa: hautazkoa Lehen Hezkuntzatik aurrera. Helburua: ikaslea ahozko nahiz idatzizko komunikazioa burutzeko gai izatea.
    1.6.- Alemana: hautazkoa DBHtik aurrera. Helburua: Hizkuntzaren oinarrizko ezagutza izatea.

    2. Larramendi Ikastola, euskal ikastetxe plurala izanik eta elkarrizketa eraikitzailera irekia egonik, adeitsua da politika, filosofia eta erlijio ideia anitzen koexistentziaz.
    3. Gure hezkuntza eskaintza Haur Hezkuntzatik unibertsitatera sartu artekoa da.
    3.1.- Indarrean dagoen legeak eskatzen dituen irakasgaiak ematen dira bertan, baita ikastetxeak ezarritako helburuetatik sortzen direnak ere.
    3.2.- Ikasteko metodologia aktiboa da ikasmaila eta arlo guztietan, aldez aurretiko benetako ezagutzetatik abiatu eta ikaslea era egokian motibatuta, ikasteko jarrera positiboa izan dezan. Heziketa programak ikasleen ahalmenetara egokitzen dira derrigorrezko hezkuntza amaitu arte. Jakin-mina, kritika eta ikertzeko jarrera bultzatzen dira eta ikaslea gero eta autonomoagoa izan dadin ahalegina egiten da, bere kabuz eta ekimenez hainbat egoera bideratzen ikas dezan.
    4. Larramendi Ikastolak lagundu egiten die ikasleei, familiekin koordinatuta, haien ezaguera, psikomotrizitate, komunikazio, afektu eta gizarte ahalmenez jabetzen, autoestimua piztuz, ahalmen horiek erarik egokienean garatzeko bultzatzaile lana eginez. Aipatu ahalmenak, ikaslearen nahia eta produkzio eta zerbitzu sailek eskatzen duten prestakuntza mota kontuan izanik, orientazioa eskaintzen zaio ikasleari ikasketak aukeratzeko eta gerora lan munduan sartzeko. Ikasle Ohien Elkartearekin ere lan egiten da alde biek adostutako gaietan.

    5. Gurasoen edota beste erakunde batzuen laguntzaz, jarrera positiboak lantzen dira honako gaietan:
    5.1.- Ikasketan eta ikerketan, teknikak erraztuz eta gurasoen laguntzaz baliatuz, behar diren ohiturak sortzeko.
    5.2.- Heziketa Fisikoan eta kiroletan.

    6. Garrantzi handia emat zaio balio sozial eta etikoak sustatzeari.
    7. Ikasketa proiektuak honakoak jasotzen ditu bere zehar lerroetan: hezkidetza, autoestimua, giza eskubideak, osasun-hezkuntza eta lehen laguntzak, sexualitatea, zentzuzko kontsumoa, ingurumen-hezkuntza, bide-hezkuntza eta interesgarriak edo beharrezkoak diren beste batzuk.
    8. Kudeaketa ereduak Ikastolako kide guztiek parte hartzea bultzatzen du. Kudeaketa eredu horren helburua hezkuntza eta zerbitzu prozesuetan kalitaterik onena lortzea da, eta kalitateko prozesuen zertifikazioa lortzera bideratuta dago. Bestalde,etengabeko hobekuntzan dihardu eta, eskola elkarteko kideek, ikasleen heziketaren eta prestakuntzaren zerbitzuan egonik, gogotsu eta eraginkortasunez ekiten diote lanari, ikastetxeak ongi funtzionatu dezan.
    9. Larramendi Ikastola, bere inguruko hezkuntza premien zerbitzuan dagoenez, harremanetan dago, bai inguruko kultur erakunde eta taldeekin bai ekoizpen arlokoan dihardutenekin, prestakuntza gaietan edo euskararen erabileraren normalizazioan laguntzeko.
    l0. Gobernu eta kudeaketa organoek konpromisoa hartzen dute giza baliabideak, baliabide materialak, antolaketa eta curriculumak egokitzeko Hezkuntza Proiektu honetako helburuak erdiesteko eta betetzeko, eta Proiektu horren berri Ikastolako elkarte osoari emateko. Helburu horien emaitzak adierazle batzuen bidez aditzera ematen dira urtero eta gobernu organoei jakinarazten zaizkie lehen hezkuntzaren, derrigorrezko bigarren hezkuntzaren eta batxilergoaren amaieran.

     

    ikuskera
  • Aurten ere Mungiako udalak, herriko eskolen lan-taldearen laguntzaz, 3 eta 4.DBHko ikasleentzat ipuin lehiaketa antolatu du eta Batxiler mailakoentzat erreportaje lehiaketa.
     
    Lehenengoan, ipuinetan, Markel Aspiazu gailendu da eta erreportajetan, berriz, Amets Agirrebengoa bigarren geratu da.
    Zorionak bioi eta parte hartu duten guztiei.
  • Hastera doa Errigoraren aurtengo kanpaina “Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka” kanpaina laster dator berriro: urriaren 21etik azaroaren 8ra izango da aurtengoan saskia eskatzeko tartea. Nafarroa hegoaldeko kalitatezko produktuak hartu eta, keinu berean, Nafarroako hegoaldeko euskalgintzari (Ikastolei) eta ekoizpenari bultzada emateko tartea. Urtero bezala Ikastolan eskatzeko aukera izango duzue. Idazkaritzatik pasa eta ordainketa bertan egin behar duzue (50€). Azaroaren 16 eta 29a bitartean Ikastolan jasoko ditugu eskatutako saskiak eta bertan jaso beharko dira.

  • ZORIONAK ETA URTE BERRI ON !!!

    Bideoa ikusi

  • Beste urte batez Oihan Vega etorri zen 4. DBHko ikasleekin saio praktiko bat egitera. Euskadi Gazteak nola funtzionatzen duen azaldu zien modu entretenigarrian eta euskararen eta euskal kulturaren alde egitera animatu zituen. Betiko legez, ikasleek interes handia erakutsi zuten eta oso pozik irten ziren.

  • Interesatuta bazaude, mesedez, inprimaki hau bete eta bidali (* derrigorrezkoak dira)

  • Larramendi Ikastolako Zuzendari Orokorra atzo Bartzelonara joan zen Montserrat ikastetxea bisitatzera,  erabiltzen duten hezkuntz-proiektua ezagutzeko. Proiektu hau Howard Gardner-en Aniztasun  Adimenen teorian  oinarrituta dago.
    Zuzenean klaseak zelan ematen zituzten ezagutzeko aukera egon zen, irakasleekin ikuspuntuak elkartrukatzeko, eta baita ere ikasleekin zuzenean berba egiteko eta beraien eritziak jasotzeko.
    Informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen 
    Bisitaren argazkiak
  • EUSKARA EGUNA

  • 4 DBHko ikasleek teknologia, matematika eta fisika-kimika ikasgaien bidez Konponbideo@ deituriko proiektua garatu dute. Proiektuaren oinarria, gizakiaren aztarna ekologikoa izan da. Alde batetik gure ekintzek ekarri ahal dituzten ondorioak agerian jarri dituzte posterren bidez eta bestetik ondorio horiek ekiditeko alternatibak aurkeztu dituzte beraiek egindako bideoen bidez. Benetan, itzelezko lana egin dute gure ikasleek!!!

     

    Argazki gehiago ikusteko aukera hemen. Aurkezpena hemen.

  • Pasa den astean ere, (urriaren 14tik 16ra), DBH 1go mailako bigarren taldea izan genuen Arrasateko Udala auzoan. Tailer eta ibilaldi ezberdinak eginez, oso ondo pasa genuen eta horren froga bezala hona hemen argazki batzuk. Ikusi argazkiak hemen