Misioa

Larramendi Ikastola Kooperatiba Elkartea Mungian kokatutako irakaskuntzako kooperatiba euskalduna da. Haren funtzionamendu-egitura ikastola ereduan oinarritutakoa da, ikasleen familiek zuzendua.

Hezkuntza eta zerbitzu eskaintza osoa du, 0 eta 18 urte bitarte inguruko ume eta gazteak heztera bideratutakoa. Horretarako, Larramendi Ikastola Kooperatiba Elkarteak profesionalen talde egonkor eta goi-mailako prestakuntzaduna dauka, baita euskara eta euskal kultura sustatzeko kalitatezko hezkuntza bermatzen duen bitarteko fisiko, material eta teknologikoak ere; eta, betiere, gainontzeko kulturetara zabalik dago.

Larramendi Ikastola Kooperatiba Elkartearen xedea da ikasle trebeak prestatzea, gizartean erabat txertatuko direnak; baita hezkuntza-komunitatea osatzen duten guztiek parte-hartzea eta Kooperatibako kideak asebetetzea ere.