Pasar al contenido principal

Hemen da KORRIKA!

Creado por komunikazioa - 2022/04/01
korrika

Hiru urte igaro ostean, bueltan da Korrika eta hamaika egunez, Euskal Herriko txoko guztiak euskaltzalez eta euskaraz beteko ditugu.

Ostegunean hasi zen Korrika Amurrion, eta milaka kilometroren ostean, igandean helduko da Donostiara.

Gure eskualdetik ostegunean igaroko da eta 1782. kilometroan hartuko dugu lekukoa, Trobikako errotondatik Elordiganerarte. Lehenengo zatian Larramendi Kirol Taldeko kideek eta ostean DBH eta Batxilergoko ikasle eta irakasleek egingo dugu korrika. Gero, Larraurirarte joango gara lekukoaren atzetik eta bertako auzokideek egindako txokolate beroa hartuko dugu.

Lehen Hezkuntzako ikasleak Mungian egingo dute korrika, Olentzeroren etxetik Udaletxeraino.

Haur Hezkuntzakoek, ostegun arratsaldean ikastolan egingo dugun Korrika txikin hartuko dute parte. Gela batetik bestera pasako dute lekukoa eta amaieran Korrikaren dantza egingo dugu denok batera.

Ekin, nork bere HITZEKIN!