Skip to main content

Ikaskuntza kooperatiba - Formakuntza

komunikazioa sortuta - 2022/03/07
ikaskuntza koop

Roger eta David Johnson anaiak ikaskuntza kooperatiboko erreferenteak dira mundu mailan. Aurreko astean, Davidek eskainitako formakuntza parte hartu du ikastolako ikaskuntza kooperatiboko taldeko kide batek.

Baina zer da ikaskuntza kooperatiboa?

Johnson anaiek talde txikien hezkuntza-erabilera moduan definitzen dute ikaskuntza kooperatiboa, ikasleek elkarrekin lan egin dezaten beren ikaskuntza eta besteen ikaskuntza garatzeko.

Zergatik eta zertarako aukera pedagogiko hau?

Ikaskuntza mota honek ikas-irakas prozesu aktiboa proposatzen du. Horregatik, ondo antolatuz gero, oso eraginkorra izan daiteke ikas-irakas prozesu gehienetan.

Oinarrizko konpetentzien garapena indartu egiten da. “Elkarrekin bizitzen ikasi”, “Norbera izaten ikasi” eta “Komunikatzen ikasi” konpetentziak indartzen dira bereziki, baita gaitasun kognitiboen garapena,  balio morala eta trebetasun soziala.

Errendimendu akademidoan eragin positiboa du ikaskuntza kooperatiboak. Ezagutzak elkarbanatu eta lan-erritmoak parekatzen dituzte ikasleek, lankidetza-jarreren ikaskuntza sustatuz.